Edukira salto egin

UPV/EHU

Atalak
Tresna pertsonalak

Irakaskuntza gida

HELBURUAK

Irakasgaiaren helburuak Odontologian Lizentziatu titulu ofiziala eskuratzeko ezarritakoen barne daude. Irakasgaiak hortzaginen anatomia du aztergai, eta bere edukiak ikasleari hortzen morfologia ezagutarazteko xedez aukeratu eta antolatu dira. Bereziki, hiru atal aurkeztuko zaizkio:

- hortzaginen ezaugarri orokorrak

- behin betiko hortz-talde bakoitzaren morfologi ezaugarri eta berezitasunak

- hortzagin galkorren ezaugarriak

GAITASUNAK

Ikastaroa bukatutakoan ikaslea gai izango da hortzaginen taldekako eta banakako morfologi ezaugarriek herskuntzan nola parte hartzen duten ulertzeko eta ezaugarriok espezimenetan eta bizidun gizakiaren aho barrunbean ezagutzeko. 

AURREBALDINTZAK

Ez dago. Gomendagarria da Giza Anatomia arloko oinarrizko ezagutza izatea.

GAIAK ETA BEREN DESKRIBAPENA

I. Hortz formula

Ikasgai honetan aho barruan aurkitzen diren hortz mota ezberdinak ezagutarazten dira, hala nola mota bakoitzak duen ale kopurua eta baita hortz ezberdinak mundu zabaleko zenbait izendatze sistemetan nola izendatzen diren ere.

II. Hortzaginen ezaugarri orokorrak

Hortz galkor eta iraunkorrek beren anatomiaren zenbait ezaugarri partekatzen dituzte. Erroz eta koroaz daude denak osatuta, eta muin barrunbe bana du ale bakoitzak bere barruan. Muin barrunbearen eta kanalen kofigurazio ezberdinen sailkapen sistema bat deskribatzen da. Hortzak banaka aztertzeko orduan, bakoitza espazioan kokatzeko erabiltzen den erreferentzia sistema berezia aurkezten da, beren erabileraren adibideak emanez.

III. Hortz iraunkorren anatomia berezia

Deskribapen sistematikoak egiteko modua behin aurkeztu ondoren, hortz iraunkorrak banaka deskribatzen dira, hurbilenetatik hasi eta urrunenetaraino. Ale bakoitzaren batez besteko neurriak ematen dira lehendabizi, eta bai koroako, bai erroko eta baita muin barrunbeko ezaugarriak aztertzen dira banan-banan. Deskribapenetan ondorengo hurrenkerari jarraitzen diogu.

- Erdiko goi ebakortza

- Alboko goi ebakortza

- Erdiko behe ebakortza

- Alboko behe ebakortza

- Goi betortza

- Behe betortza

- Lehenengo goi haginaurreko hortza

- Bigarren goi haginaurreko hortza

- Lehenengo behe haginaurreko hortza

- Bigarren behe haginaurreko hortza

- Lehenengo goi hagina

- Bigarren goi hagina

- Hirugarren behe hagina

- Lehenengo behe hagina

- Bigarren behe hagina

- Hirugarren behe hagina

IV. Hortz galkorren anatomia berezia

Hortz iraunkorrak deskribatzeko sistema berbera erabiliz, eta hauek deskribatu ondoren, hortz galkorren anatomia berezia aurkezten da. Hortz galkorrek hortz iraunkorren hainbat ezaugarri ere dituztenez gero, antzekotasunok aipatu egiten dira baina bereziki ezberdintasunak dira gehien azpimarratzen direnak.  

- Erdiko eta alboko goi ebakortzak

- Erdiko eta alboko behe ebakortzak

- Goi eta behe betortzak

- Lehenengo goi hagina

- Bigarren goi hagina

- Lehenengo behe hagina

- Bigarren behe hagina

V. Hortzak ezagutzeko jarraibideak

Aurreko ikasgaietan aztertutako morfologi ezaugarriak aintzat hartuz, argibideak ematen dira hortzak lehendabizi taldeka identifikatzeko eta ondoren banaka ere ezagutzeko.

METODOLOGIA

- Irakurgaiak ikasgaika

Pdf dokumentuetan banaka emango zaizkizu programako ikasgai ezberdinak. Bertan aurkituko dituzu deskribapen eta edukiak, hala nola atlas motako irudiak.

- Autoebaluazio galderak

Ikasgai bakoitzeko test motako auteoabaluazioak izango dituzu eskura.

 - Jarduerak: hortz modelatu eta tailua

Irakasgaiaren jarduera nagusia praktikoa da eta xaboizko hortzak prestatzean datza. Irakasgaiaren izena hortzen anatomia edo Odontoanatomia izan bazitekeen ere, jarduera praktiko honek ematen dio hain zuzen. Xaboizko bloke bat hartu eta lanabes bereziekin modelatzea edo tailatzea da irakurgaietan zehar ezagutaraziko zaizkizun edukiak finkatzeko egingo duzun lana. Eskuineko hortz iraunkor guztiak (16ak) xaboia erabiliz modelatzea eta tailatzea eskatzen zaizu, irakasgaiaren alde praktiko bezala.

Jarduera hau egiteko bi laguntza espezifiko izango dituzu. Alde batetik (i) hortz guztien bost ikuspegietako irudiak dituen txantiloiak izango dituzu, hortz bakoitzaren morfologi ezaugarriak neurriz neurri xaboiz egin ahal izateko, eta bestetik (ii) modelatze eta tailuan zure lehendabiziko pausuak gidatuko dituen bideoa (hiru zatitan).

KRONOGRAMA

Irakurgaiak irakurri eta aztertzeko beharko duzun denbora 20 ordukoa izango da gehienez.

Bideoak ikusteko beharko duzun denbora 28 minutukoa da, guztira.

Praktika orduak izango dira denbora gehien hartuko dizutenak. Berez, modelatze eta tailuaren mekanika ikasita, 2-3 ordu nahikoa dira xaboizko hortz bat osorik prestatzeko. Halere, prozedura osoa pausuz pausu ikasteko ordu kopuru aldakor bat beharko duzu, beti ere zure trebetasunaren araberakoa.

KONTAKTURAKO HELBIDEA

Jon Jatsu Azkue Barrenetxea
Neurozientzien Saila, Anatomi Atala
Tokia: Medikuntza eta Odontologi Fakultatea   
Bulegoa:           0O17 
Telafonoa:        34 946012867 
E-mail:             jonjatsu.azkue@ehu.es