Cambiar a contenido.

UPV/EHU

Secciones
Herramientas Personales

Irakaskuntza gida. Ikaslearen jarraipena


Lanak ematea

 

Programatutako jarduera guztiek emate data eta ordu bat dute eta zorroztasunez errespetatu behar dira. Lanen bertsio ezberdinak bidaltzea nahita galarazi da. Halaber, ezin dira lanak berandu bidali. Hori dela eta, ikasleak puntu hauek beti gogoan izan beharko ditu:

  • Jarduera bidaltzeko epemuga
  • Lana emateko gehienezko ordua 23:00 dira
  • Behin bakarri bidali ahal izango ditu
  • Sistemak berandu entregatzen galaraziko dio

Baldintza horien helburu bakarra da ikasle eta irakasleen arteko harremana inguru birtualean antolatzea, halabeharrez ondo zehaztuta egon behar baita.

 

Ikasgela birtuala eta harremana irakasleekin

 

Web 2.0 praktikoa: tresnak eta baliabideak ikastaroa lau irakaslek osatzen dute eta  ikasgela birtualean batera artatzen dituzte ikasleak. Hala ere, jarduera bakoitzak bere irakasle arduraduna izango du, eta, horrela, ikasleak zalantzaren bat badu, ez dio irakasle talde osoari idatzi behar.

Irakasgai honetan ez ohikoa posta elektronikoa erabiltzea. Dena dela, mezu elektroniko bat bidali behar bada, ikaslea jardueraren arduradunari zuzenduko zaio:

  1. Hartzailean, erakundeko posta helbidea jarriko du. Adibidez: jesus.romo@ehu.es
  2. “Mezuaren izenburuan” testu hau agertu behar da nahitaez: [web 2.0 HR]
  3. “Mezuaren gaian” goian aipatuta testuaz gain, helburua edo arrazoia ere idatziko da. Esaterako: [web 2.0 HR] Aste Santuko egutegiari buruzko azalpena
  4. Ikasleak ahal bada 3 Jardueran egindako Gmail posta erabiliko du, eta, aukera gisa, erakundeko posta kontua (unibertsitatekoa). Ez dira beste kontuetatik bidalitako mezuak kontuan hartuko

Ondo dakizuen bezala, Web 2.0 praktikoa: tresnak eta baliabideak ikastaroa horretarako Moodle ikasgela birtualaren bidez garatuko da, baina beste web inguru batzuk ere erabiliko dira, jardueren beharren arabera.

 

 

[Ikasgaia eta helburuak]
[Ebaluatzeko modua]
[Ikaslearen jarraipena]
[Gaiak eta egutegia]
[Lan taldeak]

[Irakaskuntza gida]