Irakaskuntza gida. Ikasgaia
Zer ikasiko den
Web 2.0: tresnak eta baliabideak ikastaro honetan, bi bloke edo atal daude. Lehen atalean (1 eta 2 gaiak) internet berrirako sarrera egiten da eta web zerbitzu batzuk landuko dira, ikasleak aurreikusitako gaitasunak har ditzan oinarrizko deritzenak. Bigarren atalean (3, 4 eta 5 gaiak), zehaztasunez aztertzen dira Web 2.0-ren berezko tresna eta baliabide batzuk.
Helburuak
Helburu orokorrak. Ikasgaia gainditu ondoren, ikasleak honako hauek jakingo ditu:
- Interneten bilakaeraz jabetu
- Sare sozialetan parte hartu
- Era askotako balibideak ezagutu
- Baliabide digitalak landu
- Web 2.0 aplikazioak eta zerbitzual erabili
Trebatasunak. Ikasleak landuko dituen trebetasunak honako hauek izango dira:
- Web zerbutzu desberdinetara nola sartu
- Komunikazio kanalaren arabera idatziz adierazpenak egoki egin
- Irudi digitalaren trataera eta kudeaketa
- Soinu digitalaren trataera eta kudeaketa
- Bideo digitalaren oinarrizko kudeaketa
- Norberaren orria erabiliz sareko baliabideak kudeatu
Nola ikasiko den
Web 2.0: tresnak eta baliabideak ikasgaia “egiten ikasi” leloaren pean planteatu da, eta, beraz, ezagutzak hartzeko, lanak egingo dira (bakarkakoak gehienetan eta talde lan batzuk). Horretarako, 11 talde sortu dira 7 ikasleetakoa bakoitza gutxi gorabehera eta talde bakoitzeko ikasleak beren artean koordinatu beharko dira. Garrantzitsua da ikasleak taldekideekin harremanetan jartzea, taldea ondo joan eta kohesionatuta egon dadin eta ahal bezain laster lan talde batu eta eraginkorra lortzeko.
Irakasgaiaren irakasle arduradunak sortu dituen taldeak irakasgai osoan zehar mantenduko dira. Hala ere, egoerak hala gomendatzen duenean, irakasleek talderen bat berriz antolatzea erabaki dezakete. Horrelakoetan, ikasleei dagokion eran jakinaraziko zaie.
[Ikasgaia eta helburuak]
[Ebaluatzeko modua]
[Ikaslearen jarraipena]
[Gaiak eta egutegia]
[Lan taldeak]