Cambiar a contenido.

UPV/EHU

Secciones
Herramientas Personales

Praktikak

Ikasgai honetan Kimikaren arloko ikasgai ezberdinetan ikasitako ezagutza teorikoak aplikatzen dira. Ikasgaia VI ataletan banatzen da:

I. ATALA. Esperimentazio Kimikorako sarrera

Atal honetan laborategiko erreaktiboak, materiala, segurtasuna, garbitasuna, arauak, datuen tratamentua eta adierazpena eta disoluzioen prestaketa ondorengo praktiketan lantzen dira:

1.- Laborategiko materiala. Erabilera eta Garbiketa       
2.- Datuen tratamendua       
3.- Disoluzio bat nola prestatu 

 

II. ATALA. Oinarrizko eragiketak eta prozesuak

Atal onetan laborategiko ondorengo oinarrizko prozesu fisikoak lantzen dira:

4.- Iragazketa sinplea eta hutsunearen bidezkoa    
5.- Kristaltzea        
6.- Erauzketa        
7.- Etanol-ura %50-eko nahastearen destilazio sinplea   
8.- Etanol-ura 550-eko nahastearen destilazio zatikatua

 

III. ATALA. Konposatu ezorganikoen sintesia

Atal honetan konposatu ezorganikoen ondorengo sintesiak burutzen dira:

9.- Anhidrido karbonikoaren lortzea     
10.- Amoniakoaren lortzea       
11.- Sodio kloruroaren lortzea      
12.- Nitrato potasikoaren prestatzea

 

IV. ATALA. Kimika organikoa

Atal honen helburua modelu ezberdinen bidez konposatu organikoak adieraztea eta osatzen dituzten elementuen analisi kualitatiboa da.

13.- Konposatu organikoen modeloak     
14.- Konposatu organikoen analisi kualitatiboa 

 

V. ATALA. Fisiko-kimika

Atal honetan erreakzio abiadurarengan kontzentrazioaren eta tenperaturaren eragina aztertzen dira abiadura ekuazioa lortzen delarik eta bestalde prozesu baten entalpiaren determinazioa egiten da.

15.- Zinetika kimikoa       
16.- Erreakzio-beroa

 

VI. ATALA. Analisi kimiko orokorra

Atal honetan katioien eta anioien analisi kualitatiboa erreakzio espezifikoen bidez eta kontzentrazio ezaguneko disoluzioen prestaketa eta neutralizazioa burutuko dira.

17.- Katioien azterketa       
18.- Anioien azterketa       
19.- Indikatzaileak        
20.- 0.1 N HCl-ren prestaketa eta neutralizazioa sodio karbonatoarekin 
21.- 0.1 NaOH-ren prestaketa eta neutralizazioa