Irakaskuntz gida
IZENA: ESPERIMENTAZIOA KIMIKAN I
IZAERA: Ardatzekoa
EMATE-ALDIA: 2. Lauhilabetea
KREDITUAK: 4,5
HELBURU OROKORRAK
-
Ikasgai ezberdinetan ikasitako ezagutza teorikoak aplikatzea.
-
Ikasleak laborategiko erreaktiboak eta materiala, laborategiko muntaiak eta neurketa aparatuak egoki eta zehaztasunez erabiltzeko gaitasuna garatzea.
-
Ikaslea esperimentu batean emaitzak lortzeko, eta kalkulatzeko, analizatzeko eta interpretatzeko gai izatea.
IKASGAIAREN PLANIFIKAZIOA ETA PROGRAMATURIKO JARDUERA MOTAK
Talde lanerako gaitasuna garatu, alde batetik esperimentu jakin batetan sortu daitezkeen emaitza ezberdinen interpretazioa, eztabaida eta azalpen arrazonatuaren bidez, eta bestetik buruturiko esperimentuetan oinarrituta proposaturiko antzeko problemen ebazpenerako esperimentua diseinatu eta planifikatu, eta komunikatu.
-
Astero laborategiko praktika bat egingo da taldeka.
-
Asistentzia derrigorrezkoa da.
-
Astero talde batek, txandatuz, egingo den praktikaren aurkezpena egingo du. Aurkezpenean, esperimentuaren oinarri teorikoak, planifikazioa eta emaitzen lortzea azaldu beharko dira.
-
Astero talde batek, txandatuz, aurreko saioan egindako praktikaren emaitzak azalduko ditu, emaitzen analisia eta interpretazioa eginaz.
-
Ikasle bakoitzak esperimentuan lorturiko datuak egoki landu, analizatu eta interpretatu ondoren, txostenaren idazketa, hizkuntza zientifikoa erabiliaz, egin eta entregatuko du.
-
Laborategian buruturiko esperimentuetan oinarrituta, antzeko esperimentuak proposatuko dira. Taldeka, ikasleek dokumentazio egokia bilatu, esperimentua diseinatu eta planifikatu beharko dute. Lortuko liratekeen emaitzen analisia egin, ondorioak atera eta aurkezpen saio batean beste ikasleei komunikatu.
PRAKTIKEN GAUZATZEA
-
Praktika bakoitzean egingo den esperimentuaren dokumentazio egokia lortu eta esperimentuaren oinarri teorikoak ulertu.
-
Praktika bakoitzean egingo den esperimentua eskema baten bidez azaldu.
-
Praktika egin baino lehen esperimentua egiteko laborategiko material egokia erabaki, erreaktiboak prestatzeko kalkulu matematikoak egin, erreakzioak planteatu eta doitu, balantzeak egin,?
-
Laborategiko materialaren, produktu kimikoen eta teknika esperimentalen erabilera egokiaz esperimentua gauzatu.
-
Praktikan lorturiko datuak egoki landu, analizatu eta interpretatu.
-
Praktikako txostenaren idazketa hizkuntza zientifikoa erabiliaz.
PROGRAMA
I. ATALA. Esperimentazio Kimikorako sarrera
1.- Laborategiko materiala. Erabilera eta Garbiketa
2.- Datuen tratamendua
3.- Disoluzio bat nola prestatu
II. ATALA. Oinarrizko eragiketak eta prozesuak
4.- Iragazketa sinplea eta hutsunearen bidezkoa
5.- Kristaltzea
6.- Erauzketa
7.- Etanol-ura %50-eko nahastearen destilazio sinplea
8.- Etanol-ura %50-eko nahastearen destilazio zatikatua
III. ATALA. Konposatu ezorganikoen sintesia
9.- Anhidrido karbonikoaren lortzea
10.- Amoniakoaren lortzea
11.- Sodio kloruroaren lortzea
12.- Nitrato potasikoaren prestatzea
IV. ATALA. Kimika organikoa
13.- Konposatu organikoen modeloak
14.- Konposatu organikoen analisi kualitatiboa
V. ATALA. Fisiko-kimika
15.- Zinetika kimikoa
16.- Erreakzio-beroa
VI. ATALA. Analisi kimiko orokorra
17.- Katioien azterketa
18.- Anioien azterketa
19.- Indikatzaileak
20.- 0.1 N HCl-ren prestaketa eta neutralizazioa sodio karbonatoarekin
21.- 0.1 NaOH-ren prestaketa eta neutralizazioa
EBALUAZIOA
Bukaerako notan kontuan izango dira:
-
Praktikaren txostenak, laborategian buruturiko praktiken aurkezpena, laborategiko praktika baten prestaketa eta aurkezpena.
-
Asistentzia, jarrera eta laborategian lana egiteko era.
-
Laborategiko praktikatan landutako kontzeptuen azterketa.
BIBLIOGRAFIA
T. LISTER, ?Experimentos de química clásica?
J. MARTINEZ et al., ?Experimentación en química general?
A. ESTEVE SEVILLA, ?Manual de prácticas de química?
A. NAVARRO, F. GONZALEZ, ?Prácticas y técnicas de laboratorio?