Irakaskuntza gida
Eskumenak/helburuak
Programazioan erabiltzen diren oinarrizko datu-egiturak eta azken hauek
manipulatzeko erabiltzen diren oinarrizko algoritmoak ezagutu.
Programazio arazo bati aurre egiteko behar diren datu egitura egokienen
hautaketaren garrantzia aztertu.
Datu abstrakzioaren kontzeptua eta programazioan jokatzen duen rola
ezagutu eta ulertu. Honekin batera, programazioaren oinarri diren datu
abstrakzio ezagunenak aztertu eta ezagutu.
Datu mota abstraktu (DMA) baten espezifikaziotik abiatuta DMA horren
zenbait adierazpen posible emateko eta analisia egiteko gaitasuna
izatea,
Aztertutako abstrakzioetan oinarritutako aplikazioak garatzeko
gaitasuna izatea.
Gaiak
1. Algoritmoen deskribapena eta algoritmo ezagunenen analisia
1.1 Konplexutasunaren neurketa eta O() notazioa
1.2 Ordenazio eta bilaketazko algoritmoak
2. Datu egiturak
2.1 Luzera finkoko datu egiturak (definizioa, inplementazioa,
oinarrizko eragiketak)
2.1.1 Dimentsio bakarraeko eta dimentsio anitzeko taulak edo
arrayak
2.2 Luzera dinamikoko datu egiturak (definizioa, inplementazioa,
oinarrizko eragiketak)
2.2.1 Linealak:
Bektoreak , zerrenda estekatuak, pilak,
ilarak
2.2.2 Ez linealak:
Zuhaitzak:
zuhaitz bitarrak, bilaketarako zuhaitz
bitarrak, AVL zuhaitzak
Hash Taulak
3. Aplikazio praktikoak
Arazo jakin baten aurrean datu egitura
eraginkorrenenak nola hautatu, diseinatu eta inplementatu
Eskatzen diren ezaguera eta
trebetasunak
Programazioko oinarriak.
Ebaluaketa Sistemak
Irizpide Orokorrak
* Garatu beharreko idatzizko azterketa
* Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo
buruketak)
Oinarrizko Bibliografia
- Algoritmika: Rosa Arruabarrena. UEU (1997)
- Estructuras de datos con Java. John Lewis, Joseph Chase. Addison
Wesley.
- Estructuras de datos en Java. Mark Allen Weiss. Addison Wesley
- Fundamentos de Estructuras de Datos. Soluciones en Ada, Java y
C++. Zenón Jose Hernández(+5 egile). Editorial Thomson.
2005
- Aho A., Hopcroft J.E., Ullman J.D.. Estructura de datos y algoritmos.
Addison-Wesley 1988.
- "Data Structures and Algorithm Analysis" Mark Allen Weiss.
Adisson-Wesley 1995.
- "Algoritmos+Estructuras de datos = programas". Niklaus Wirth.
Ediciones del Castillo 1986.