Edukira salto egin

UPV/EHU

Atalak
Tresna pertsonalak

Datu Egiturak eta Algoritmoak Javan, [2009/12][Eus]


CC-by : woodleywonderworks  http://www.flickr.com/photos/wwworks/2292356957/

Datu Egiturak eta Algoritmoak Javan

Irakasleak:

  Juanan Pereira Varela

  Jon Iturrioz Sánchez

Lengoaia eta Sistema Informatikoak Saila
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

 

Irudia: CC-by : woodleywonderworks  http://www.flickr.com/photos/wwworks/2292356957/

Irakasgaiaren deskribapena

Datu egiturak datu elementu erlazionatuen bildumak dira. Datu egitura bat ordenagailu batean oinarrizko datuak gorde eta antolatzeko modu bat da, datu horien erabilera modurik eraginkorrenean egin ahal izateko.


Datu egitura batek datuen antolaketa eta horien arteko erlazioak zehazten ditu, datu horien gainean egin daitezkeen eragiketekin batera: txertaketak, ezabaketak eta bilaketak, besteak beste. Eragiketa horiek modurik eraginkorrenean egin ahal izateko, irakasgai honetan zenbait algoritmo ezagun aztertuko dira.


Datu egitura bakoitzak bere alde onak eta eragozpenak ditu: batzuk erraztu egiten dute eragiketen inplementazioa baina eraginkortasunaren kontura, aldiz, beste batzuk eragiketak oso modu eraginkorrean programatzea ahalbideratzen dute baina zaila dira programatzen. Izan ere, datu egitura bat edo bestea nola, noiz eta zeren arabera hautatu behar den, irakasgai honen beste eginbeharra da.


Datu egiturak programatzeko Java programazio lengoaia erabiliko da. Irakasgaian aztertuko diren datu egitura guztiak (zerrenda estekatuak, zuhaitz bitarrak, hash taulak, grafoak... ) hasiera-hasieratik inplementatuko dira, Javak bere APIan eskaintzen dituen datu-bildumak erabili gabe. Ondoren, Java-ko API-a aztertu eta erabiliko da, berez Javak eskaintzen dituen datu-egiturak erabili ahal izateko.

Cite/attribute Resource. Larrea, D. R., Angulo, M. M. (2009, January 12). Bioética. Retrieved March 29, 2010, from eduCommons Web site: http://ocw.ehu.es/ciencias-de-la-salud/bioetica. Esta obra se publica bajo una licencia Creative Commons License. Creative Commons License