Irakaskuntza gida
Irratiaren eta telebistaren panorama, kanal desberdinetan eskaintzen zaizkigun generoak eta formatoak eta bi hedabide hauek lortzen duten audientzia zenbatekoa eta zelakoa den landuko dira irakasgai honetan.
Gainera, irrati-telebistan erabiltzen diren
audientzia-ikerkuntza teknikak, horretara dedikatzen
diren erakunde eta enpresak eta emaitzak aztergai izango dira. Azkenik,
programaziogintzaren oinarriak, inplikazio profesionalak eta
lan errutinak jorratuko dira.
1. Emisio-sistema, jabetza eta kudeaketa desberdina duten irrati-telebistetatik egiten diren programazioen, generoen eta eduki eskaintzen bilakaera aztertu.
2. Gizartean aurki daitezkeen irrati-telebista kontsumo portaerak sailkatu eta horietan eragina duten faktore sozio-demografikoak, teknologikoak eta ohiturazkoak identifikatu.
3. Irrati-telebistaren audientzia-ikerkuntzan aplikatzen diren teknikak, ikerketa ezagunenak eta haien emaitzetan sakondu.
4. Programaziogintzaren definizioa, oinarriak, faktore eragileak eta zeregin horretara dedikatzen diren profesionalen lanaren oinarriak aztertu.
I. zatia: Audientzia ikerkuntza
1. Irrati-telebistaren audientzia-ikerketa.
2. Audientzia-ikerketaren kontzeptak eta indizeak
II. zatia: Programaziogintza: esangurak eta faktore eragileak
3. Programaziogintzaren esangurak
4 Programazioan eragiten duten faktoreak
5: Programazio saila irratian eta telebistan
III. zatia: Irratigintzaren panorama, eskaintza, kontsumoa eta programaziogintza
6. Irratigintzaren panorama
7. Irrati-eskaintza
8. Irrati-kontsumoa
9. Irratirako programatzen
IV. zatia: Telebistagintzaren panorama, eskaintza, kontsumoa eta programazioa
10. Telebistagintzaren panorama
11. Telebista-eskaintza
12. Telebista-kontsumoa
13. Telebistarako programatzen
Irakasgai zerrendan agertzen diren 13 kapituluak lantzeko apunteak eta powerpointean eginiko aurkezpenak dituzu. Irakurtzeko dira lehenak, eta bigarrenak, nolabaiteko ibilbidea markatzeko mugarriak. Osagarriak dira erabat.
Gainera, teorikoki landutakoa aplikatu ahal izateko, Praktikak eta ariketak delako atalean aurkituko dituzu batzuk.
Udako Euskal Unibertsitatearekin 2004an argitaratu nuen Programaziogintza irrati-telebistan (ISBN: 84-8438-055-6) liburutik ateratakoak dira hemen eskaintzen diren testu gehienak. Hala egin ahal izateko UEUk emaniko baimenagatik eskerrik beroenak.
Gauza bera gertatzen da powerpointetan ageri diren hainbat datu eta grafikekin, TNS eta AIMCren Marco General de Medios delakotik atereak baitira.
Judit Fernandezek egina da nire argazkia. Gainontzekoak nik egindakoak dira.