Ikasgaiak
Ikasgai bakoitza lantzeko oinarrizko dokumentazioa eta hainbat osagarri aurkituko dituzu hemen.
I.zatia: Audientzia ikerkuntza
1. Irrati-telebistaren audientzia-ikerketa.
2. Audientzia-ikerketaren kontzeptak eta indizeak
II. zatia: Programaziogintza: esangurak eta faktore eragileak
3. Programaziogintzaren esangurak
4 Programazioan eragiten duten faktoreak
5. Programazio saila irratian eta telebistan
III. zatia: Irratigintzaren panorama, eskaintza, kontsumoa eta programaziogintza
IV. zatia: Telebistagintzaren panorama, eskaintza, kontsumoa eta programazioa
10. Telebistagintzaren panorama
13. Telebistarako programatzen
IRAKASGAIAK
I.zatia: Audientzia ikerkuntza
1. ikasgaia: Irrati-telebistaren audientzia-ikerketa.
Iragarleek, publizitategileek eta hedabideetako profesionalek ?azken horien artean bereziki programaziogintzan ari direnek? irratia eta telebista ikus-entzuten dutenen kopuruan eta audientzia horren izaera sozio-demografikoan sakondu gura izan dute betidanik.
Baina, zenbatekoetan oinarritzen diren ikerketen ondoan, ikuspegi kualitatiboa eta, beraz, kontsumo-portaera horien atzetik dagoen audientziaren jarrerak eta iritziak jasotzea helburu duten teknikak ere erabiltzen dira.
Atal honetan, gainera, ikerkuntzan ari diren Estatu espainiarreko eta frantziarreko hainbat enpresario eta erakunderi buruzko aipamena egingo dugu.
Azken azpiatalerako utzi dugu audimetriari dagokiona; bertan, azken denboraldian telebista- eta irrati-audientzia ere kuantifikatzeko ezinbestekoa bilakatu den sistema aipatuko dugu.
- Apunteak:Irrati-telebistaren audientzia-ikerketa
- Gardenkiak:Irrati-telebistaren audientzia-ikerketa
2. ikasgaia: Audientzia-ikerketaren kontzeptak eta indizeak
Ikertu gura izaten diren jende-multzoak handiegiak izaten dira pertsona bakoitzarengana, banan-banan, joan ahal izateko. Laginen funtzioa hori izaten da: unibertsoan ematen diren iritziak, joerak, kontsumoak edo dena delakoak agerian uztea, bere txikitasunean talde osoaren proportzioa emanez.
Audientzia-ikerketak, gureari dagokionez, irrati-telebistarekin harremanetan jartzen direnak zenbat eta zelakoak diren jakitea izaten du helburu. Erabiltzen diren metodologien eta tekniken emaitzak zer dioten ulertzea izaten da hurrengo pausoa. Atal honetan, audientzien ikerketak ulertu ahal izateko kontzeptu batzuen errepasoa egingo dugu eta, gero, gehien erabiltzen diren indizieak edo ratioak zeintzuk diren azalduko. Hiru nagusiki: audientzia metatua, batez beteko audientzia eta audientzia-kuota.
- Apunteak: Audientzia-ikerketaren kontzeptuak eta indizeak
- Gardenkiak: Audientzia-ikerketaren kontzeptuak eta indizeak
II. zatia: Programaziogintza: esangurak eta faktore eragileak
3. Programaziogintzaren esangurak
Programaziogintza zeregin estrategikoa da irrati-telebista lantzen duten enpresentzako. Momentuan momentuko egoera aldakorren gainetik (konpetentzia, audientzia-maila, publizitatea...) ikuspegi orokorra eta maila goreneko helburua mantentzean dago gakoa. Taktikak ez du zertan azken norabidea aldarazi. Aldi berean, baina, programaziogintzak egunero aireratuko den programa-sorta planifikatzea, taxutzea eta emititzea ditu bere eginbeharrekoen artean. Oreka horretan mugitu behar du programatzaileak.
Programazio-taulak, gainera, produktu soltez osaturiko unitate finko, nortasunez betea eta autonomo gisa, inplikazio komunikatiboak eta profesionalak ditu. Programa-sorta izatetik esanguraz beteriko fluxu koherentea izatera pasatu da.
- Apunteak: Programaziogintzaren esangurak
- Gardenkiak: Programaziogintzaren esangurak
4 Programazioan eragiten duten faktoreak
Asko dira irratiko edo telebistako programaziogintzan eragina duten faktoreak. Horietariko batzuk, estrukturalak dei daitezkeenak, kanalaren estrategiarekin, tokian tokiko marko ekonomikoarekin, legalarekin, produktiboarekin eta sozialarekin daude lotuta, eta beste batzuk, aldiz, azalekoagoak, ohitura sozialek, konpetentziaren jardunak ala boladek sorturikoak dira. Bakoitzak bere mailan, eta bere eragineremuan, programaziogintza baldintzatzen dute.
Faktore horiek ezagutzea, eta bakoitzaren aurrean hartu beharreko jarrera, neurriak eta teknikak ezagutu behar ditu programazio-taula eraikitzea bere egitekoen artean daukan profesionalak.
- Apunteak: Programazioan eragiten duten faktoreak
- Gardenkiak: Programazioan eragiten duten faktoreak
5: Programazio saila irratian eta telebistan
Telebista zein irrati batek lortu nahi dituen helburuen arabera aireratuko dituen saioak planifikatu, ekoitzi/erosi, antolatu, programaziotaulan kokatu, audientzien zein iragarleen erantzuna neurtu, emisioen jarraipena egin eta promozioa burutzea izango dira, beste batzuen artean, programazio-sailak aurrera atera beharko dituen lanak. Baina sail hori, bere garrantzian, ez dago gainontzekoetatik aparte, eta erlazio estuak ditu erabakiorrak diren beste batzuekin.
Horrez gain, programaziogintza arteaz eta zientziaz zipriztinduriko profesioa dela esan ohi da. Agian horregatik, programazio-sailean aritzen direnen berezitasun pertsonalak eta betebehar profesionalak oso markatuak izaten dira.
- Apunteak: Programazio saila irratian eta telebistan
- Gardenkiak: Programazio saila irratian eta telebistan
III. zatia: Irratigintzaren panorama, eskaintza, kontsumoa eta programaziogintza
Mendea betetzeko bidean jarri denean, irratigintzak hedabide gisa dituen balioak eta menpekotasunak zaharberrituak ditu. Transmisiosistema berriak eta digitalizazioak ekarriko duen kalitate-hobetzeari dagokionez, gero eta baliabide gehiago ditu eta, uhinez gain, kablea, satelitea eta internet bereganatu ditu. Seinalea eremu txikira ala mundu osora igorri nahi den definitzeko aukerak erraztu egin dira. Eta, xedetalde gisa markatu den jendearengana heltzeko edukiak ikuspegi orokorrekoak zein oso espezializatuak izan daitezke, inoiz baino gehiago.
Telebistarekin duen lehian aurrez aurre baino gehiago zeharka borrokatzen du irratiak, bere indarguneen jakitun. Horretarako alde ditu, nola ez, hedabidearen irudi sozial oso aldekoa (informazio-tresna gisako balioa, entretenigarria, lagungarria, azkarra, freskoa...) eta etxean bezala lantokian, garraiobideetan edo beste edozein tokitan entzuteko modua eskaintzen duela.
-
Apunteak: Irratigintzaren panorama
-
Gardenkiak: Irratigintzaren panorama
Azken mende erdian, telebistaren sorrera eta gaur egungo eskaintzaren hiperespezializazioa dira irratigintzak gainditu behar izan dituen erronka handienetakoak. Baldintza tekniko-legal berrietara egokitzea (maiztasun modulatua versus uhin ertaina; liberalizazioa; emisioesparru berriak, digitalizazioa...); kontsumo-portaera desberdinetara malgutzea (lehen etxea eta kotxea eta gaur egun internet ere) eta eskaintza erakargarria egiteko izan dituen barne-iraultzak aipatu beharrekoak dira. Irrati-eskaintzari dagokion iraultza, interesgarria da oso. Izan ere, edukiaren (musika, informazioa, fikzioa...) eta formatuaren (albistegia, lehiaketa, kirol-erretransmisioa) arteko harremanetan irratia beti izan da azkarra eta sormenez betea. Irrati-eskaintzak bilakaera horizontala eta bertikala eduki ditu aldi berean. Lehenak, generoen birdefinizioa, generoen arteko hibridazioa eta edukia eta formatuaren arteko konbinaketa posible guztiak ekarri ditu. Bigarrenak, barnera begira egin beharreko garapenean, genero batzuen inguruan egituratu den irratigintza berezitua azpimarratzen du: adinean, nortasunean, hizkuntzan, zaletasunean edota emisio-eremuan oinarrituta sortu diren irrati berezituak.
- Gardenkiak: Irrati-eskaintza
Irrati-hargailua ezinbesteko ekipamenduaren zerrendan dago gure etxebizitzetan. Izan ere, informabide modura, baina baita ere konpainia eskainiz, lanean, etxekoan eta handik kanpokoan, eta joan-etorrietan, irratia beti dugu piztuta.
Kontsumo-ordutegiari dagokionez, telebistaren antipodetan, goizetik eguerdira artekoa du eremurik ohikoena, lanegunetan sendoago.
Egunero irratia entzunez ematen ditugun minutuak, uhin ertainetik maiztasun modulatura eginiko bilakaera eta emanaldi tematikoek duten garrantzia aztertuko ditugu ondoko lerroetan.
Gainera, interesgarria da oso entzuleriaren perfilean sakontzea, izan ere, irratigintza konbentzionalaren eta tematikoaren artean alde handia baitago.
- Gardenkiak: Irrati-kontsumoa
Irratigintzak, betidanik, hiru elementuz jokatu behar izan du bere eskaintza eraikitzerakoan: edukia, xede-taldea eta programazioaren egituraketa formala. Programazio-ereduei begiratuz, orotarikoan zein berezituan, hiru osagarri horien proportzio desberdinek markatu dute medioaren bilakaera. Ez baitira eskluienteak.
Irratigintza konbentzionalaren kasuan, xede-talde eta eduki aldetik zabala denez, han eta hemen irratsaio desberdinak kokatuz, bere programazio-taula nola gauzatzen duen ikusiko dugu. Horretarako, bereziki, programazio-zikloak eta ordu-multzoak nola lantzen dituen aztertuko dugu. Irratigintza berezituan, aldiz, bipolarizazio handiagoa dago. Tematikoa den ereduan, gaia bera jarriko da egituraketa formalaren gainetik. Baina, kontrara, formatu-itxikoetan, egituraketak baldintzatuko du, baita entzuleekin lortuko den kontaktua ere.
- Apunteak: Irratirako programatzen
- Gardenkiak: Irratirako programatzen
IV. zatia: Telebistagintzaren panorama, eskaintza, kontsumoa eta programazioa
10. Telebistagintzaren panorama
Telebistagintzaren oinarri teknologikoa, legala, soziologikoa, ekonomikoa eta publizitarioa asko aldatu dira azken urteotan.
Duela gutxi arte, lurreko seinalearen transmisio-sistema analogikoa zen nagusi. Europan, gainera, nagusiki, zentralista, monopolikoa eta publikoa bere kudeaketan.
Garapen teknologikoa eskaintzaren ugaritzearen eta birrarauketa legalaren eskutik etorri zen. Marko aldatu-berriaren lehen adierazgarriak izan ziren satelite eta kable bidezko transmisio-sistemak. Baina, baita ere, telebista-kanal pribatuen etorrera. Hala ere, zalantzarik gabe, digitalizazioa da telebistagintzaren panorama errotik aldatu duen faktore nagusia.
- Apunteak: Telebistaren panorama
- Gardenkiak: Telebistaren panorama
11. Telebista-eskaintza
Ikusgai ditugun kanalen kopurua biderkatu egin da azken urteotan, eta, dirudienez, bide beretik joko du etorkizunean ere. Ugaritasun horrek eskaintza puztu eta, neurri batean, aldatu egin du.
Telebista-eskaintzaren bilakaera aztertzeko, programa edo programazio bakoitzean aurki daitekeen generoa da erabili izan den faktore esanguratsuena. Baina egia da generoaren definizioa gero eta zailagoa suertatzen zaigula, eskaintza tematikoa, generoen arteko hibridazioa eta formatuetan eman den bilakaera dela medio.
Atal honetan, genero-sailkapen nagusienak erabiliko ditugu telebistaz eskaintzen zaigun edukia eta bere osagarri formalak zeintzuk diren hobeto ezagutu ahal izateko.
- Apunteak: Telebista- eskaintza
- Gardenkiak: Telebista- eskaintza
Biztanle askok egunero ikusten du telebista, gehiago ala gutxiago. Telebistak betetzen duen minutu-multzo hori ez da tamaina berekoa izan azken hamarkadetan, ezta ere berdintsu banatzen egunean zehar, asteko egunetan edota urteko hile guztietan.
Gainera, biztanleriaren multzo bakoitzak konsumo-portaera desberdina dauka. Adinak, sexuak, klase sozialak eta etxebizitzako ekipamenduak markatzen du telebistarekiko atxikimendua. Hori horrela izanik, telebista-kanalek eskaintzen duten programazioari erantzunez, ikusentzuleriaren tamaina eta nortasuna aldatu egiten da. Hala nola, kanaletako audientziaren perfila desberdina izaten da bizileku duten herriaren tamainaren, adinaren, sexuaren edota klase sozialaren arabera.
- Apunteak: Telebista-kontsumoa
- Gardenkiak: Telebista- kontsumoa
13. Telebistarako programatzen
Telebistagintza konbentzionala eta gai baten inguruan eta xede-talde zehatzagoa dutenak batera bizi dira. Lehenak, askotariko eskaintza eta konpetentzia bortitzeko testuinguruan edukiak, formatuak eta ordutegiak landu behar ditu, ahalik eta audientzia-zatirik handiena irabazteko. Segmentazio sozio-demografikorako oso egokia ez denez, orotariko telebistagintza horrek ahalik eta audientziarik handiena eta zabalena bilatzen du, programazio-teknika desberdinak erabiliz. Aldiz, telebistagintza berezituak, aunitz mugatua du bere xede-taldea eta horrentzako pentsatua duen eskaintza. Genero bakarreko edukiak pantailaratuz, xede-taldea kontaktatu nahi du, hari ondoen datorkionean. Horretarako, errepikapenen kudeaketa oso garrantzitsua da programazio taulan.
- Apunteak: Telebistarako programatzen
- Gardenkiak: Telebistarako programatzen