Enpresaren Ekonomia: Finantzen Oinarri Teorikoak, [2009/12][Eus]
ENPRESAREN EKONOMIA: FINANTZEN OINARRI TEORIKOAK
Irakasleak: Jauregui-Arraburu, J.F.; Mendizabal, A.; Rodríguez, A. eta Ayala, J.C. (Ekonomia eta Enpresa Saila, La Riojako Unibertsitatea)
Finantza Ekonomia II Saila
|
DESKRIBAPENA:
Enpresa bateko finantza sailaren egin beharrak baliabide finantzarioak lortu eta bere erabilerari buruzko erabakiak hartzea bada, ikasgai honek erabaki hauen eragin bateratua jasotzen duen plangintza finantzarioa aztertzen du. Gainera, finantza aktiboen karteren kudeaketarekin erlazioa duten oinarri teorikoak aztertzen dira ere. Hau da:
Lehenik, finantza aktiboak deskribatzen dira, aktibo hauek bi multzotan banatzen direlarik, errenta finkodun finantza aktiboak eta errenta aldakorreko finantza aktiboak, eta ondoren aktibo hauen kudeaketari buruzko oinarri teorikoak azaltzen dira.
Errenta finkodun finantza aktiboak definitu ondoren hauen denborazko egitura azaltzen da, ezaugarri ezberdinetan oinarritzen diren teoria ezberdinak aztertzen direlarik.
Errenta aldakorreko tituluaen kasuan, hauen errendimendua eta arriskua aztertzen dira. Titulu hauekin karterak osatzen dira. Karteren kudeaketarako teoria ezberdinak aztertu ondoren, errenta aldakorreko finantza aktibo indibidualen balorazioa egiteko CAPM eredua planteatzen da.
Azkenik, hasieran esan bezala, enpresetan erabaki finantzarioak hartu ahal izateko epe luzetako plangintza finantzarioa egitea garrantzitsua da. Hori ahalbidetzen duen eredu bat planteatzen da.