Praktikak eta ariketak
Laburpen lanak:
Hurrengo liburuen kapituluetatik ideia nagusiak atera behar dira:
-San Martín, Javier. "Arte
del siglo XX". Facultad de Bellas Artes. Bilbao. 1986. Liburu honen hurrengo
kapituluak: 1.goa (el objeto artístico en la sociedad capitalista), 2.a
(el academicismo como sistema artístico) eta 4.a (arte e
industria).
-Stangos, Nikos. "Conceptos
de arte moderno". Alianza Editorial. Madrid. 1986. Liburu honen
hurrengo kapituluak: Fauvismo, Expresionismo, Cubismo, Orfismo, Dada y
Surrealismo, Suprematismo, De Stijl, Constructivismo.
-Ramírez, Juan Antonio.
?Historia del Arte (vol. 4): El mundo contemporáneo?. Alianza
Editorial. Madrid. 1997. Liburu honen hurrengo kapituluak:
*El inicio de las
vanguardias: del impresionismo al fauvismo: 1.go ataletik (Manet) 7.era
(Van Gogh)
*Arquitectura y urbanismo
del siglo XX: 1.go ataletik (En torno a 1900) 3.era (Un estilo
internacional 1920-1945)
-Tausk, Peter. ?Historia de
la fotografía en el siglo XX. De la fotografía artística al periodismo
gráfico?. Gustavo Gili. Barcelona. 1978. Liburu honen hurrengo
kapituluak: 1.goa (los precursores de la fotografía moderna) eta 2.a
(los primeros tiempos de la fotografía moderna)
Lanaren hedapena: 30 orri inguru
Ikerketa lana:
Ikasgai-egitarauan dauden mugimendu
artistiko guztien artean gai bat garatu behar da.
Lana hurrengo ataletan banatzen
da:
-Sarrera: mugimendu artistikoaren
hastapenak
-Mugimendu artistikoaren bereiztasun
nagusiak
-Artista eta lan
adierazgarrienak
-Emaitzak.
Lanaren hedapena: 20 orri
inguru.
Ahozko lana:
Artista bati buruzko aurkezpena,
ahozko azalpena eginez (ikasleari 30 minutu dagozkio).
Detaileak:
Abangoardietako artista bat aukeratu
behar da. Margolaria, eskultorea ala argazkilaria izan
daiteke.
Aurkezpena artistaren lan aipagarrietan
oinarrituko da.
Arte-erakusketen analisiak:
Gaur egungo arte-erakusketa bati
buruzko komentarioak eta kritika.
Ikasleak Euskal Herrian ospatzen ari
den esposizio-zerrendari buruzko informazioa maneatu behar
du.
Ikasleak erakusketa guztien artean bat
aukeratu ondoren esposizioari buruzko komentario libreak eta kritikoak
jorratu behar izango ditu, abangoardietako bereiztasunen eta
esposizio-artelanen arteko lotura formalak eta estetikoak
eraikiz.
Artelan figuratiboak eta abstraktuak eta argazkiak
analizatzeko iruzkinen gauzatzea
Ariketa hau gai bakoitzarekin garatuko da.
Irakasleak iruzkinak egiteko lau eskema desberdin aurkezten ditu
?Bestelako baliabideak? atalean.
Bestelako irakurketak: artisten testuak, gutunak eta
mugimendu artistikoen manifestuak
Irakasleak ariketa honekin erlazionatzen diren web-loturak
aurkezten ditu ?Bestelako baliabideak? atalean.
Baita hurrengo liburuak ere kontsulta daitezke:
-Calvo Serraller, F.; Marchán Fiz, S.; González García, A.
?Escritos de arte de vanguardia 1900-1945?. Ediciones Turner. Fundación
F. Orbegozo. Madrid. 1979.
-Cirlot, L. (ed.). ?Primeras vanguardias artísticas. Textos y
documentos?. Labor. Barcelona. 1995.