Cambiar a contenido.

UPV/EHU

Secciones
Herramientas Personales

Irakaskuntza gida

Helburuak:
1-Arte modernoaren lehendabiziko mugimenduen ezaugarriak eta eduki orokorrak analizatzea eta ulertzea.
2-Lehendabiziko abangoardien mintzaira plastiko, bisuala eta erabilitako teknika desberdinak, batipat modu esperimentalagoak, ulertzea eta hauen eragina artelanetan aztertzea.
3-Dagokion mugimenduarekin artelan modernoa identifikatzea eta ezagutzea.
4-Kutsu klasizistarekiko muga estetikoak kanpo geratuz, artelan modernoaren aurrean jarrera kritikoa eta analitikoa eta beharrezko sensibilitatea lortzea.
5-Ikasitako artelanak kulturgunetan, museotan eta arte galerietan erakusten diren lanekin erlazionatzea.
 
 
Gaitasunak:
 
1-Arte modernoaren espazio eta denbora-parametroak kritikoki aztertzeko gaitasuna, artearen ikuskeran izan diren aldaketak ulertuz, erlazio kulturalak kontutan hartuz.
2-Terminología aproposa erabiliz, arte modernoaren iturburu literarioak eta dokumentalak aztertzeko gaitasuna.
3-Arte modernoaren artelanak kritikoki arrazoitzeko gaitasuna, idatzizko eta ahozko parametroak era egokian erabiliz.
 
 
Aurrebaldintzak:
 
Artearen Historiaren oinarrizko ezagupenak menperatzea
 
 
Deskribapena:
 
Arte modernoa bi alditan banatzen da. Lehendabizikoan abangoardia historikoak (?ismo? guztiak) aurkitzen ditugun bitartean, bigarren aldian modernitate berantiarraren mugimendu artistikoak (pop artea, arte kontzeptuala etab.) ematen dira. Ikastaro honetan, lehendabiziko aldia analizatzen da, XIX.mendearen amaieratik Bigarren Mundu Gerrara, inpresionismoaren eta aurre-espresionisten sarreratik Bigarren Mundu Gerrara, figuraziotik abstrakzioara, eskultura espresionistatik ready-made-ra. Mugimendu abangoardisten mintzaira, estilo eta joera experimental guztiak jorratzen dira, garai honetako arkitektura eta argazkigintza ahaztu barik. 
 
 
Gaiak:
 
1-ABANGOARDIA ARTISTIKOEI BURUZKO TEORIA
1.1-Testuinguru historikoa
1.2-Abangoardien bereiztasun orokorrak
1.3-Merkatua eta artea
 
2-INPRESIONISMOA
2.1-Sarrera
2.2-C. Monet, E. Manet, E. Degas, C. Pisarro, A. Sisley, A. Renoir, B. Morisot eta M. Cassatt
 
3-NEOINPRESIONISMOA
3.1-Sarrera
3.2-George Seurat, Paul Signac eta Camille Pisarro
 
4-POST-INPRESIONISMOA
4.1-Sarrera
4.2-Paul Cezanne, Paul Gauguin, Vicent Van Gogh eta Toulousse-Lautrec
 
5-FAUVISMOA
5.1-Sarrera
5.2-Henry Matisse, Andre Derain, Raoul Dufy eta Maurice Vlaminck
 
6-ESPRESIONISMOA
6.1-Sarrera
6.2-Aurre-espresionistak: Edward Munch eta James Ensor
6.3-Die Brücke: Ernst Ludwig Kirchner, Erich Heckel, Emil Nolde eta Max Pechstein
6.4-Der Blau Reiter: Frank Marc eta August Macke
6.5-Eskultura espresionista: Wilhelm Lehmbruck eta Ernst Barlach
 
7-KUBISMOA
7.1-Sarrera
7.2-Pablo Picasso, Georges Braque, Juan Gris eta Fernand Leger
7.3-Eskultura kubista: Henry Laurens, Ossip Zadkine eta Alexander Archipenko
 
8-FUTURISMOA
8.1-Sarrera
8.2-Umberto Boccioni, Giacomo Balla, Carlo Carra eta Luigi Russolo
 
9-DADAISMOA
9.1-Sarrera
9.2-Marcel Duchamp, Francis Picabia eta Kurt Schwitters
 
10-SURREALISMOA
10.1-Sarrera
10.2-Rene Magritte, Max Ernst, Salvador Dalí, Oscar Domínguez, Hans Arp eta Joan Miró
 
11-PINTURA METAFISIKOA
11.1-Giorgio di Chirico
 
12-PINTURA ABSTRAKTA
12.1-Wassily Kandinsky
12.2-Orfismoa: Robert eta Sonia Delaunay
12.3-Neoplastizismoa: Piet Mondrian, Theo Van Doesburg, Georges Vantongerloo eta Gerrit Rietveld
12.4-Suprematismoa: Kazimir Malevitch
12.5-Konstruktibismoa: Vladimir Tatlin, Aleksander Rodchenko, Naum Gabo eta Antoine Pevsner, Gustav Klutsis, Lyubov Popova, Varvara Stepanova, El Lissitzky, OBMOKhU (Artista Gazteen Elkartea) eta abar.
 
13-ARTISTA INDEPENDIENTEAK 
13.1-Constantin Brancusi, Amedeo Clemente Modigliani, Paul Klee eta Marc Chagall
 
14-ARTEA ETA INDUSTRIA: BAUHAUS
14.1-Sarrera
14.2-Aurrekin historiko-artistikoak eta Bauhaus-eko aldiak
14.3-Arte plastikoak, arkitektura eta diseinua
 
15-ABANGOARDIETAKO ALDIKO ARKITEKTURARI SARRERA
15.1-Arts & Crafts, Art Nouveau, arkitektura fantastikoa,
15.2-Nazioarteko estiloa.
15.3-Abangoardien eta arkitekturaren arteko erlazioak.
 
16.-ABANGOARDIA ALDIKO ARGAZKIGINTZARI SARRERA
16.1-Argazkigintza-esperimentoak abangoardia historikoetan
 
 
Metodologia:
 
Ikasketa teorikoak eta praktikoak (irudiak, bideoak, dvd-ak, filmeak).
Ariketak eta artelanen iruzkinak.
Derrigorrezko eta gomendatutako bibliografiaren irakurketak.
Ikerketa-lanaren elaborazioa.
Programako artista bati buruzko aurkezpena, ahozko azalpena eginez (bakotzari 30 minutu dagozkio).
Arte-erakusketen analisiak.
 
 
Kronograma
 
ASTEAK
GAIAK
ZEREGINAK
1.goa
Abangoardia artistikoei buruzko teoria
 
Zeregin guztiei hurbilketa: laburpen lanak, ikerketa lana, ahozko aurkezpena eta arte erakusketen kritikak
2.a
Inpresionismoa
Neoinpresionismoa
Irudien iruzkinak
3.a
Postinpresionismoa: Paul Cezanne eta Paul Gauguin
Artisten testuen irakurketa
4.a
Postinpresionismoa: Vicent van Gogh
Fauvismoa
Irudien iruzkinak
Artistaren gutunen irakurketa
5.a
Espresionismoa
Irudien iruzkinak
6.a
Kubismoa
Irudien iruzkinak
7.a
Futurismoa
Dadaismoa
Manifestuen irakurketa
8.a
Surrealismoa
Manifestuen irakurketa
9.a
Pintura Metafisikoa
Pintura Abstraktua: Wassily Kandinsky
Pintura abstraktuen iruzkinak
10.a
Orfismoa
Neoplastizismoa
Eskultura abstraktuen iruzkinak
11.a
Suprematismoa
Konstruktibismoa
Manifestuen irakurketa
Lan abstraktuen iruzkinak
12.a
Artista Independienteak 
Irudien iruzkinak
13.a
Artea eta industria: Bauhaus
Testuen irakurketa
14.a
Abangoardietako aldiko arkitekturari sarrera
 
Edifizioen iruzkinak
15.a
Abangoardietako aldiko argazkigintzari sarrera
Argazki-iruzkinak
Lan guztien entrega
Ahozko aurkezpena