Orokorra
Lan hau argitaratzen da Creative Commons License litzentziapean.
Ikastaroaren aurkezpen-bideoa:
Lan hau argitaratzen da Creative Commons License litzentziapean.
Ikastaroaren aurkezpen-bideoa:
1. GAIA: KONPOSATU EZ-ORGANIKOAK. IRIZPIDE OROKORRAK
Gai honetan konposatu ez-organikoen formulazioaren eta nomenklaturaren irizpide orokorrak aztertuko dira. Lehendabizi, IUPACek gomendatutako nomenklatura-motak azalduko dira. Ondoren formulak idazteko jarraitu beharreko elementuen segida aztertuko da. Amaitzeko oxidazio- eta karga-zenbakien erabilera erakusten da, elementuen oxidazio-zenbaki ohikoak adieraziz.
2. GAIA: ELEMENTUAK
Gai honen helburua elementuen izenak ezagutzea da. Horregatik elementu guztien izenak aztertu ondoren, substantzia elementalen eta isotopoen izendapena adieraziko da.
3. GAIA: HIDROGENOAREN KONPOSATU BITARRAK
3. gaian hidrogenoaren konposatu bitarrak aztertuko dira. Horrela, hidruro metalikoak, bestelako hidruroak, ura eta hidrogeno peroxidoa, eta hidrazidoak aztertuko dira. Horretarako atal bakoitzean oinarrizko kontzeptuak azaldu ondoren, tauletan onartutako zein gaur egun baztertutako izenak erakusten dira.
4. GAIA: OXIGENOAREN KONPOSATUAK
4. gaian oxigenoaren konposatuak aztertuko dira. Horrela, oxido sinpleak, anizkoitzak, peroxidoak, superoxidoak eta ozonidoak aztertuko dira. Horretarako atal bakoitzean oinarrizko kontzeptuak azaldu ondoren, tauletan onartutako zein gaur egun baztertutako izenak erakusten dira.
5. GAIA: HIDROXIDOAK
5. gaian hidroxidoak aztertuko dira. Aurreko gaietan bezala, kontzeptu orokorrak azaldu ondoren, onartutako zein gaur egun baztertutako izenak erakusten dira.
6. GAIA: OXOAZIDOAK ETA OXOANIOIAK
6. gai honetan oxoazidoak eta oxoanioiak aztertuko dira. Hasteko, oxoazidoen formulazioa eta orain arte erabilitako izendapen arrunta erakusten da. Ondoren, egun gomendatutako oxoazidoen adizio-nomenklatura azaltzen da. Polioxoazidoak eta hidrogeno-nomenklatura aztertu ondoren, tauletan adibide batzuk erakusten dira. Amaitzeko, ordezkapen funtzionalaren nomenklaturaren xehetasunak azaltzen dira.
7. GAIA: IOIAK ETA ERRADIKALAK
7. gai honetan katioiak eta anioiak aztertuko dira, hauen erradikalak barne. Ioi homo- eta heteropoliatomikoen adibideak azalduko dira. Hidrogenoaren kasu berezia aipatuko da.
8. GAIA: GATZAK
Behin ioien izendapena eta formulazioa aztertu ondoren, azkenengo gai honetan gatzak aztertuko dira. Horrela, horien izendapena eta formulazioa erakutsiko da adibide batzuen bitartez.
IKASTARO OSOA
Hemen gai guztiak barneratzen dituen dokumentua aurki ditzakezue.
INTERESGARRIAK DIREN WEB ORRIAK
Formulazio eta nomenklaturaren gaian sakontzeko, hurrengo baliabideak jartzen ditugu eskura, arloko ezagutzen sakonketarako aukeratuak.
IUPACen Kimika Ez-organikoaren Nomenklaturarako Gida Laburra.
Oscar Castillok eta Garikoitz Beobidek euskaratua eta egokitua.
Egileak: Beobide Pacheco, Garikoitz (zuz.); Reyes Martín, Efraim; Castillo García, Óscar; Uria Pujana, Uxue; Pérez Yáñez, Sonia; Cepeda Ruiz, Javier; Carrillo Fernández, Luisa; Vicario Hernando, José Luis
Unibertsitateko Eskuliburuak - Manuales Universitarios
ISBN/ISSN: 978-84-9082-999-8
Formulazio eta nomenklatura kimikoa. IUPACen arauak eta ariketak. Ariketen ebazpenak
Egileak: Beobide Pacheco, Garikoitz (zuz.); Reyes Martín, Efraim; Castillo García, Óscar; Uria Pujana, Uxue; Pérez Yáñez, Sonia; Cepeda Ruiz, Javier; Carrillo Fernández, Luisa; Prieto Aretxabaleta, Liher; Vicario Hernando, José Luis
1. GAIA: KONPOSATU EZ-ORGANIKOAK. IRIZPIDE OROKORRAK
2. GAIA: ELEMENTUAK
3. GAIA: HIDROGENOAREN KONPOSATU BITARRAK
4. GAIA: OXIGENOAREN KONPOSATUAK
5. GAIA: HIDROXIDOAK
6. GAIA: OXOAZIDOAK ETA OXOANIOIAK
7. GAIA: IOIAK ETA ERRADIKALAK
8. GAIA: GATZAK
ARIKETAK
Dokumentu honetan gai guztien ariketak aurki ditzakezue, autoebaluazio ariketak eta ebazpenak barne.
2. GAIA: ELEMENTUAK
3. GAIA: HIDROGENOAREN KONPOSATU BITARRAK
4. GAIA: OXIGENOAREN KONPOSATUAK
5. GAIA: HIDROXIDOAK
6. GAIA: OXOAZIDOAK ETA OXOANIOIAK
7. GAIA: IOIAK ETA ERRADIKALAK
8. GAIA: GATZAK
AZKEN EBALUAZIO TESTA
Hona hemen gai guztiak barneratzen dituzten testak, ikastaroan landutakoa menperatzen dela baieztatzeko.