Section outline

    • Esta obra se publica bajo una licencia Creative Commons License. Creative Commons License

    • OCW
       
      Egileen irudia

      Formulazio eta Nomenklatura II. Kimika Organikoa [2022/10][eus]

      Egileak:

      • Prieto Aretxabaleta, Liher
      • Carrillo Fernández, Mª Luisa
      • Reyes Martín, Efraím
      • Uria Pujana, Uxue
      • Vicario Hernando, José Luis

      UPV/EHU

    • Ikastaroaren aurkezpen-bideoa:

  •  

  •  

    • KURTSO OSOA

    • Hurrengo gai guztiak batzen dituen dokumentu bakarra, ikasleek gorde edo inprimatzea errazteko.

    • 1. GAIA: KIMIKA ORGANIKOKO FORMULAZIO IRIZPIDE OROKORRAK

    • Hasierako gai honetan, konposatu organikoen izendapenaren ikasketa sarrera bezala, nomenklatura mota desberdinak aurkeztuko dira eta izen kimikoen idazkera aztertuko da. Ezberdinduko dira formula kimiko motak eta ikasiko da IUPAC sistema nola aplikatu kimika organikoan, kate nagusia aukeratzeko irizpideekin batera.

    • 2. GAIA: ALKANOAK

    • Gai honetan alkano azikliko eta ziklikoak izendatzeko irizpideak ikusiko dira. Alkano erradikalen eta alkano espiranikoen izendapenarekin batera, adibideekin ilustratuta.

    • 3. GAIA: ALKENOAK ETA ALKINOAK

    • Gai honetan alkeno azikliko eta ziklikoak izendatzeko irizpideak ikusiko dira. Alkenoen isomeria aztertuko da eta alkeno zein alkinoetatik eratorritako erradikalen izendapena, adibideekin ilustratuta.

    • 4. GAIA: KONPOSATU AROMATIKOAK ETA HETEROZIKLIKOAK

    • Gai honetan konposatu aromatikoak eta bentzenoaren deribatuak izendatzeko irizpideak ikusiko dira, Hidrokarburo Polizikliko Aromatikoen izenekin batera. Konposatu aromatikoen asegabetasun maila, eta hauetatik eratorritako erradikalen nomenklatura. Eraztun aromatiko poliziklikoen bilkura. Heterozikoen izen arruntak. Hantsch-Widman nomenklatura. Hetreoziklo kondentsatuak.

    • 5. GAIA: HALUROAK

    • Gai honetan haluro organikoak izendatzeko irizpideak ikusiko dira: Alkil haluro, alkenil haluro eta alkinil haluroak kasu. Konposatu aromatikoetarik eratorritako haluroak aztertuko dira. Haluro organikoekin erlazionatutako konposatuen adibideak emango dira.

    • 6. GAIA: AMINAK

    • Gai honetan amina talde funtzionala duten konposatu organikoen izenak aztertuko dira. Gaiaren barnean bananduko dira alkil amina primarioak eta hauetatik eratorritako erradikalak, alkenil eta alkenil amina primarioak eta konposatu aromatikoetatik eratorritako aminak. Amina sekundario eta tertziarioen izenak ere azalduko dira, poliamina konplexuekin eta amino gatzekin batera.

    • 7. GAIA: ALKOHOLAK ETA ETERRAK

    • Gai honetan alkoholak eta eterrak izendatzeko arauak ikusiko dira. Alkohol alkilikoekin hasiz eta hidroxi- zein hidroxialkil erradikalekin jarraituz. Alkenil eta alkinil alkoholen izenak ere aurkeztuko dira, konposatu aromatikoetatik eratorritako alkoholekin batera. Alkoholetatik eratorritako gatzak azaldu ondoren, eterren izenak aztertuko dira,  alkil, alkenil, alkinil eta aril eterren adibideen bidez.

    • 8. GAIA: ZETONAK ETA ALDEHIDOAK

    • Gai honetan zetonak eta aldehidoak izendatzeko arauak ikusiko dira. Alkil zetonak, zetonetatik eratorritako erradikalak, alkenil eta alkinil zetonak eta konposatu aromatikoetatik eratorritako zetonak aztertuz. Ondoren, aldehidoen nomenklaturari dagokionez, alkil aldehidoak, aldehido ziklikoak, polialdehidoak, aldehidoetatik eratorritako erradikalak, alkenil eta alkinil aldehidoak eta konposatu aromatikoetatik eratorritako aldehidoak aurkeztuko dira.

    • 9. GAIA: AZIDO KARBOXILIKOAK ETA AZIL HALUROAK

    • Gai honetan azido karboxilikoak eta azil haluroak izendatzeko arauak ikusiko dira. Azido alkilikoak, ziklikoak eta poliziklikoak, azidoetatik eratorritako erradikalak, alkenil eta alkenil azidoak, konposatu aromatikoetatik eratorritako azidoak, azidoen gatzak eta anhidridoak aztertuko dira. Azil haluroei dagokionez, erradikal aziloak, azil haluro alkiliko, alkeniliko eta alkinilikoak, azil haluro ziklikoak era poliazil haluroak azalduko dira.

    • 10. GAIA: ESTERRAK, AMIDAK ETA NITRILOAK

    • Gai honetan esterrak, amidak eta nitriloak izendatzeko arauak ikusiko dira. Ester alkilikoak, ziklikoak eta poliesterrak, esterretatik eratorritako erradikalak, ester alkeniliko, alkiniliko eta aromatikoak aurkeztuko dira. Ondoren, amiden inguruan amida alkilikoak, ziklikoak eta poliamidak, amidetatik eratorritako erradikalak, amida alkenilikoak, alkinilikoak eta aromatikoak azalduko dira. Azkenik, nitriloen izendapenaren adibideak erakusten dira.

    • 11. GAIA: KONPOSATU POLIFUNTZIONALAK

    • Gai honetan bi talde funtzional edo gehiago dituzten konposatu organikoen izenak aztertuko dira. Talde funtzionalen lehentasuna azalduko da, kate nagusia eta ordezkatzaileen kate nagusia aukeratzeko irizpidak aurkeztuko dira. Printzipalak ez diren talde funtzionalen izenak ere ikusiko dira zenbait adibideekin.

  •  

    • INTERESGARRIAK DIREN WEB ORRIAK

      Formulazio eta Nomenklaturaren gaian sakontzeko, hurrengo baliabideak jartzen ditugu eskura. Arloko esagutzen sankonketarako aukeratuak.

    • (2022/09/22 kontsultatua)

      Egileak: K.-H. Hellwich (Alemania), R. M. Hartshorn (Zelanda Berria), A. Yerin (Errusia), T. Damhus (Danimarka), A. T. Hutton (Hegoafrica).

      Erakunde babeslea: Nomenklatura Kimikoa eta Egitura-Irudikapenaren IUPAC Saila.

      Itzulpena eta moldaketa: Liher Prieto eta Uxue Uria

    • (2022/09/22 kontsultatua)

      Egileak: Beobide Pacheco, Garikoitz (zuz.) Reyes Martín, Efraim; Castillo García, Óscar; Uria Pujana, Uxue; Pérez Yáñez, Sonia; Cepeda Ruiz, Javier; Carrillo Fernández, Luisa; Vicario Hernando, José Luis

      Unibertsitateko Eskuliburuak - Manuales Universitarios; ISBN/ISSN: 978-84-9082-999-8

    • (2022/09/22 kontsultatua)

      Formulazioa eta nomenklatura kimikoa IUPACen arauak eta ariketak: Ariketen ebazpenak
      Egileak: Garikoitz Beobide, Efraim Reyes, Oscar Castillo, Uxue Uria, Sonia Pérez-Yáñez, Javier Cepeda, Luisa Carrillo, Liher Prieto eta Jose L. Vicario.


  •  

  •  

  •  

    • Kurtso honen prestaketan parte hartu duten irakasleen zerrenda.

  •