Cambiar a contenido.

UPV/EHU

Secciones
Herramientas Personales

Bestelako baliabideak

Atal honetan ikasleen eskura utzi ditugu hainbat simuladore didaktiko, beste ikasle batzuek karrera bukaerako proiektuetan (KBP) egindakoak. Simuladore hauen helburua teorian ikusitako kontzeptuak errepasatzen laguntzea da, atalka, hala nola: BIRD prozesadorearen kontrol-unitatea, batugailuak, ingurunea kontrolatzeko ariketak, eta DMAren funtzionamendua.

Haien erabilpena errazteko asmoz, simuladore guztiek laguntza edo gidaliburu laburra daukate. Haien instalazioa erraza da: exekutagarria edo .zip fitxategia deskargatu, eta izena.exe edo setup.exe izeneko instalatzaileak esandako urratsei jarraitzea besterik ez da egin behar.

Zehazki, hauek dira simuladoreak:

  • BIRD  kontrol-unitatea (Ainara Zulaika Astigarraga ikaslearen KBPa, 2005-06 ikasturtea)
  • RCA-CPA batugailua (Asier Muñoz Oñatibia ikaslearen KBPa, 2005-06 ikasturtea)
  • Batugailu azkarrak (Maitane Larrauri Fraile ikaslearen KBPa, 2006-07 ikasturtea)
  • Ingurunea kontrolatzeko ariketa: aireportua (Asier Serras Gorostizagoiza ikaslearen KBPa, 2003-04 ikasturtea)
  • DMA bidezko sarrera/irteera (Igor Ibarbia Rivera ikaslearen KBPa, 2006-07 ikasturtea) [Simuladore hau erabiltzeko, beharrezkoa da VisualNet plataforma instalatuta izatea]