Edukira salto egin

UPV/EHU

Atalak
Tresna pertsonalak

Praktikak eta ariketak

Maila teorikoan landu dituzunak aplikatzen ikasteko ariketa xumeak

Ikasgai honetan ikusi eta ikasi dituzunak modu praktiko eta errazean aplikatzeko ariketa batzuk proposatzen zaizkizu hemen.

1.- Hasteko: Telebista kanal bati buruzko inpresioak

Pentsa ezazu, kanpoan bizi den lagun edo senitarteko batekin hemengo telebistari buruz ari zarela ?hizketan? (postaz, emailez ala txateatzen). Berak ez du kanal hori ezagutzen eta zuri tokatzen zaizu telebista horren nondik norakoak azaltzea.

Jarrera horrekin, eta ikuspuntu oso pertsonaletik, idatz ezazu dokumentu labur bat (1500 karakterretik beherakoa), zuk aukeratutako kanalari buruz zure inpresioak emateko.

Lantxo hau egiteko ez duzu programazioa edota aldez aurretik inork eginiko lana irakurri beharrik,gogoratzen duzunaren arabera eta kanalari buruz duzun iritzian oinarritutakoa bilatzen dugu hemen.

 

(Idatzitakoa gorde eta 5. ariketa egin eta gero berrirakurri.)

 

2.- Audientzia datuak ondo irakurtzen dituzula erakutsi

Irakasgaiaren lehen bi ataletan, audientzia-ikerkuntzaren oinarriak zeintzuk diren eta erabiltzen diren kontzeptu arruntenak errepasatzen dira. Bigarren honi buruzkoa da ariketa hau, audientzia datuak ondo irakurtzen dituzula frogatzekoa.

Irakurri itzazu ariketa honetarako argibideak eta eginbeharrak eta CIESen honako datuak erabiliz, bete ezazu agintzen zaizuna.

 

3.- Irratiko generoak

Gaur egungo irratigintzan aurkitu daitezkeen programak zein generokoak diren identifikatzen jakiteko ariketa da hau. Aurkeratu 3-4 irrati-emandegi eta beraien programazio-taulak aztertu, bertan aurkitzen diren programak zein generokoak izan daitezkeen hausnartuz. Gero, zuk aukeratutako genero baterako adibideak bilatu eta fitxan agertzen den informazioa bete.

Genero desberdinei buruzko informazioa honako apunteetan irakurri dezakezu.

4.- Telebistako generoak

 Aurreko ariketan egin  dugun  modura,  telebistan ikus-entzun daitezkeen programa desberdinak zein berezitasun, eduki eta osagarri formal dituzten aztertzerakoan, generokoen gaia azaleratzen zaigu. Bota  begiradatxo bat telebista kanal  desberdinen eskaintzari eta honako  fitxa betez, aukeratzen duzun generoko diren programak zerrendatu. 

Generoen definizioa eta berezitasunei buruzko informazioa apunteetan aurkitu dezakezu.

 

5.- Telebistako generoen pisua kanal baten programazio-taulan

Hartu kanal baten astebeteko programazio-taula. Bertan agertzen diren programa desberdinak generoaren arabera sailkatu, TNSren sailkapenari kasu eginez. Genero bakoitzaren pisua zenbatekoa den kalkulatzerakoan programen iraupenak kontuan izan. Hala nola, eta adibide modura, egunero 40minutuko hiru albistegi baldin badaude kanal batean, horrek esan nahi du astean 840 minutu genero horretakoak direla, aste osoko minutu kopuruaz erlazionatuz, albistegien presentzia %8,3koa dela esan genezake.   Ariketa hau egiterakoan, komenigarria da zerrenda  honetan agertzen den lehen ariketan erabili zenuen kanal berbera hartzea. Modu honetara, orduan inpresioen arabera egin zenuen kanalaren nolabaiteko "definizioak" ia generoen presentziarekin zerikusirik ote duen ikusteko balioko dizu.

 Amaitu aurretik, eta konparazio gisa, TNSk argitaratutako 2007ko Urtekariko datuekin erkatu zenitzake zuk lortutakoak. Paretsuak dira? Eta desberdintasunak baladin badaude, zer dela-eta izango dira?

 

6.- ETB "Berrirako" programazio-taula

 Imaginatu ezazu ETBk kanal  tematiko berri bat jarri nahi duela martxan. Eraiki ezazu kanal berri horrentzako programazio-taula, gaur egun ETB1n, ETB2n eta ETB3n  aurkitu ditzakezun programetatik egokienak aukeratuz. Hori bai, definitu lehenengo kanal berria nolakoa izango den, zein izango duen bere xede-taldea eta nolakoa izango duen hizkuntzen erabilera.

Pentsatu duzunarekin, osatu ezazu programazio-taula honako fitxan. Gero, konparatu ezazu zuk eginikoa gaur egun emititzen diren gainontzeko kanal tematikoekin.