1. UNITATEA. Nerbio-sistemako zelulak. Egitura eta funtzioa

Unitate honen lehen helburua da Psikobiologiaren ezagutza-arloa aurkeztea, haren izaera plurala nabarmenduz eta haren kontzeptu zabal bat defendatuz, portaeraren edozein esplikazio-murrizketatatik urrun. Jakintza-arlo horren barruan, jokabidearen oinarri biologikoak aztertzeko beharrezko lehen urrats gisa sortu zen Jokabide Neurozientziaren Oinarriak irakasgaia. Bigarrenik, unitate honen beste helburu bat da nerbio-sistema osatzen duten zelulak ezagutzea, neuronaren morfologia deskribatuz eta, oro har, nerbio-sistema osatzen duen atal bakoitzaren funtzioa deskribatuz. Era berean, gliako zelulen egitura eta funtzioa aztertuko dira.