Item bakoitza egia edo gezurra den ebatzi behar duzu eta kontrastatu galdetegiaren ondoren datozen emaitzekin.

    1. Ikasleak bakarrik trebatu behar ditugu PLErekin ikas dezaten.

    2. PLEen kontzeptualizazioa kontutan izanda, irakasleen rol berria honela laburbiltzen da: informazioa bideratzaile eta transmititzaile izateari uzten dio eta ikasleen gidari edo laguntzaile bihurtzen da. Gainera, bere helburu nagusia ikasle bakoitzari bere PLEa eraikitzen laguntzea izango da.

    3. Dabbaghek eta Kitsantasek (2012) sei maila zehazten dituzte PLEen garapena errazteko.

    4. Dabbagh eta Kitsantasek proposatutako bigarren mailan (2012), ikasleei gizarte-elkarreragina eta lankidetza areagotzea eta sustatzea gomendatzen zaie 

    5. Gure nortasun digitala eraikitzeko moduaz jabetzeko kontuan hartu beharreko bi galderak hauek dira: zer erakusten dut nitaz? Eta nork eragiten dit?

    6. Ikaskuntza sarean hiru ezaugarri ditu: nonahikotasuna, elkarrekintza eta pertsonalizazioa.

    7. PLE bat eraikitzeak nire ikaskuntzaz jabetzea eskatzen du, eta horretarako hiru ekintza egiten ditut: informazioa bilatzea, kudeatzea eta partekatzea.

    8. Ikasleen rol berriaren hiru ezaugarriak hauek ditu: beren ikaskuntza arautzeko gai izatea, gaitasun teknologiko nahikoa izatea eta beren identitate digitala eraikitzen jakitea.

    9. Irakasleek ez dituzte ikasleak animatu behar beren PLE eraikitzera, eta hori ikasleak egin nahi izatearekin lotuta dago soilik.

    10. Irakasleek gizarte-baliabideak erabiltzera animatu behar dituzte ikasleak beren PLEa eraikitzeko, eta horrez gain, gizarte-elkarreragina eta ikaskuntzarako lankidetza sustatu behar dituzte.