Eneko Tejada Garitano Euskal Herriko Unibertsitateko Doktorea da. Gaur egun,  Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakaslea da, eta Weblearner (UPV/EHU) ikerketa-taldeko kidea da. MUTAE Masterreko irakaslea ere bada. Bere ikerketa-lana Teknopedagogía, Hezkuntza Berrikuntza eta Sare Sozialen ildoan oinarritzen da. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren ikerketa-proiektuetan eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaskuntza-berrikuntzako proiektuetan parte hartu du.

Urtza Garay Ruiz Euskal Herriko Unibertsitateko Doktorea da eta Graduondokoa du Hezkuntza Eleaniztunean (Bartzelonako Unibertsitatea). Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta Weblearner (UPV/EHU) ikerketa taldeko kidea da. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren ikerketa-proiektu lehiakorretan eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaskuntza-berrikuntzako proiektuetan parte hartu du. Bere ikerketa-ildoak MOOC, PLE, Hezkuntza Teknologia eta Hezkuntza Eleanitza dira. Ikerketa-topiko horiekin lotuta, nazioko eta nazioarteko hainbat kongresutan ekarpenak egin ditu, eta estatu-mailako eta nazioarteko eragina duten hezkuntza-ikerketako aldizkarietan kapituluak eta artikuluak argitaratu ditu.

Ainara ROMERO | Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea,  Leioa | UPV/EHU | Departamento de Didáctica y Organización Escolar

Ainara Romero Andonegui. Bilboko Hezkuntza Fakultateko (UPV/EHU) Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saileko irakasle-ikertzailea, Hezkuntzan doktorea. Graduko eta graduondoko irakaskuntza Hezkuntza Teknologia eta Didaktika Arloetan. Bere ikerketa-ildoak sortzen ari diren hezkuntza-teknologiekin, irakaskuntza-ikaskuntza metodologiekin eta ikasteko zailtasunekin lotuta daude. WebLearner-Euskal Ikerketa Sistemako ikerketa-talde kontsolidatuko kidea da.

 Arantzazu López de la Serna – The Conversation

Arantzazu López de la Serna Euskal Herriko Unibertsitateko Doktorea da eta Bilboko Hezkuntza Fakultatean lan egiten du irakasle gisa (UPV/EHU). Bere ikerketa-ildo nagusiak Onlineko Prestakuntza, Teknologia eta Hezkidetza eta Hezkuntza-Berrikuntza dira. Weblearnereko (UPV/EHU) ikerketa taldeko kidea da eta hainbat argitalpen zientifiko ditu. Nazioarteko kongresuetan parte hartzen du.

Javier Portillo Berasaluce – The Conversation

Javi Portillo Berasaluce. Doktorea telekomunikazio ingeniaritzan 2004an. UPV/EHUko irakaslea Didaktika eta Eskola Antolakuntza Sailean (Bilboko Hezkuntza Fakultatea). Graduko "ICT for Primary Education" irakasgaiaren irakaslea eta Tecnologías de la información y comunicación orientadas a la educación MUTAE graduondoan (UPV/EHU) (mutae.info). Weblearner ikerketa taldeko kidea da. Bere ikerketa lerroak Irakaslearen Konpetentzia Digitalak, Maker-Guneak eta Learning Analytics dira.

naiara bilbao de twitter.com

Naiara Bilbao. Hezkuntza Berrikuntzan doktorea (Deustuko Unibertsitatea). Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU), Didaktika eta Eskola Antolakuntza saileko irakaslea Bilboko Hezkuntza Fakultatean. WebLearner Euskal Ikerketa Sistemako ikerketa-talde kontsolidatuko kidea da. Bere ikerketa-ildoek hezkuntza-teknologia curriculumaren garapenarekin, ebaluazioarekin, metodologia aktiboekin eta abarrekin lotzen dute.

Azken aldaketa: asteazkena, 2022(e)ko maiatzaren 18(e)an, 22:43(e)tan