- José Ignacio Barragués
Matematika Zientzietan Doktorea eta Unibertsitateko Irakasle Titularra, 20 urte baino gehiago darama Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoko (UPV/EHU) irakasle lanetan; bertan, Analisi Matematikoa, Estatistika eta Zenbakizko Analisia irakasten die Ingeniaritzako ikasleei. Bere ikerketa lanak Matematikaren Didaktikaren eremuan gauzatzen dira.
- Pedro Nieto
Matematika Zientzietan lizentziatua (Konputagailu Zientzietako espezialitatean) 1980. urtean.
- Iera Arrieta
Matematikan lizentziatua da eta duela lau urtetatik Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoko irakaslea da, Analisi Matematikoa, Estatistika eta Algebra iraskasten dituelarik.
- Juncal Manterola
Matematika Zientzietan lizentziatua, 1991. urtetik Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoko (UPV/EHU) irakaslea da; bertan Analisi Matematikoa, Estatistika eta Algebra irakasten ditu.
- Arantxa Zatarain
Matematika Zientzietan lizentziatua naiz eta 32 urte daramatzat unibertsitatean lanean. Bertan, Ingeniaritzaren Oinarri Matematikoak I, Arkitektura Teknikoaren Oinarri Matematikoak, Ingeniaritzaren Metodo Estatistikoak eta Kontrolari Aplikaturiko Matematika irakasten ditut.
- Cristina Alcalde
Matematika Zientzietan Doktorea, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da 1990. urtetik, Matematika Aplikatua sailean. Egun, Estatistika irakasten die Ingeniaritzako ikasleei eta Analisi Matematikoa Arkitektura Teknikokoei. Bere ikerketa lanak Multzo Lausoen Teoriaren (Fuzzy logic) eta Soft Computing-en eremuetan kokatzen dira.