Hamar asteotan banatutako apuntateak. Gai bakoitzak praktikak eta lanak ditu "praktikak eta ariketak" atalean.

SARRERA

1-Hw/Sw: Ordenagailuen egitura fisiko eta logikoa. Sistema Eragileak.

2-Sarrera.Lengoaiak: Lengoaia mota desberdinei sarrera: lengoaia naturalatik, makina lengoaiara arte.

PROGRAMAZIO METODOLOGIA

3-Programazio Metodologia-Zehaztapena: Programatzen hasi baino lehen problema ulertu behar da. Problema ulertu sarrerako datuak eta emaitzak zehaztuz.

4-Programazio Metodologia-Algoritmoak: Problema zehaztu ondoren, ebatzi. Algoritmo batean adierazi zein pausu jarraitu behar diren problemaren ebazpena lortzeko.

5-Programazio Metodologia-Datu Egiturak: Problemak kudeatu behar dituen datuak zein datu egituretan gorde behar diren erabaki behar da. Beti, egin beharrekoak egoki betetzeko.

6-Programazio Metodologia-Programazio Modularra: Problema zabalak zatituz errazago ebatzi daitezke. Problema handia ebatzi problema txikiak ebatziz eta elkartuz.

C PROGRAMAZIO LENGOAIA

7-C Lengoaia-Sarrrera/Irteera: Algoritmoa C lengoaiara itzuli behar dugu. Lehendabizi datuak nola pantailaratu eta jasotzen diren.

8-C Lengoaia-Kontrol Egiturak: Exekuzioaren bideak zehazteko ala aldatzeko.

9-C Lengoaia-String: Esaldiak C programazio lengoaian nola kudeatzen diren.

10-C Lengoaia-Funtzioak: Azpiprogramek edo funtzioek, problema zati bat ebazten dute.

ERANSKINAK

C Hiztegitxoa: Laburpen modura erabiltzeko: sintaxia, esanahia eta ohiko erroreak.

Azken aldaketa: ostirala, 2011(e)ko azaroaren 18(e)an, 11:56(e)tan