Gogoetarako galderak
1. Multimedialtasunaren inguruan
Idatzitako kulturaren etorkizunari buruz galdetu ziotenean, Umberto Eco semiologoaren erantzuna honakoa izan zen: “Egia da iragan mendearen erdialdean irudiaren zibilizazio bat, Guttembergen aurkakoa, iragartzen zuten soziologoak egon zirela. Alta, ordenagailuak eta Internetek idatzitakoaren nagusitza berrezarri dute: Interneteko gizakia, gizaki guttembergiarra da”.
- Ados al zaude Umberto Ecoren hausnarketa honekin?
- Zeintzuk dira ondorio hauetara eraman dezaketen arrazoiak?
2. Infografikoak, kazetaritza genero bezala
Ikasmaterialetan agertzen diren infografiko sakonetan (Bartzelonako Familia Santua eta Partikula azeleragailuak eta LHC) jasotzen den informazioa idatzizko kazetaritza-genero baten bitartez adierazi beharko balitz...
- Zeintzuk izango lirateke testu horren ezaugarriak?
- Zein elementu erantsi/ezabatu beharko lirateke?
Última modificación: lunes, 15 de mayo de 2017, 20:15