Gaitasunak

Espezifikoak: Irakasgai honekin ikasleak lortuko dituen gaitasunak hauek izango dira:

1.- Algoritmo klasikoak edota datu-egiturak aurreratuak aplikagarriak diren egoerak antzematea eta aplikatzea.

2.- Eraginkortasunaren analisiaren eta algoritmoen diseinuaren oinarrizko teknikak irizpide egokiz aplikatzea dagokien problematan.

3.- Soluzio algoritmiko desberdinen azterketa kritikoa behar haineko xehetasunez egitea, proposatutako soluzioak klasifikatu ahal izateko eta ezarritako eskakizunetan egokiena hautatzeko.

4.- Maila akademiko honetako propioak diren problemen soluzio algoritmiko eraginkor arrazoituak diseinatzea.

Orokorrak: Irakasgaiaren gaitasun espezifiko horiez gain, https://www.ehu.es/documents/340468/516505/Gaitasunak.pdf helbidean dagoen dokumentuan “gaitasun zerrenda” atalean ageri diren beste gaitasun batzuk ere lantzen dira, zehazki titulazioaren perfileko T1, T2, T3, T4, T5 eta T12 gaitasun orokorrak eta Konputazioa espezialitateko K1, K3, K4, K5 eta K7 gaitasunak, irakasgai honen edukien arabera, landuko dira.

Zeharkakoak: https://www.ehu.es/documents/340468/516505/Gaitasunak.pdf helbidean dagoen dokumentuan “gaitasun zerrenda” ataleko T8 eta T9gaitasunak landuko dira.

Azken aldaketa: astelehena, 2011(e)ko azaroaren 28(e)an, 16:13(e)tan