Maider Huarte Arrayago irakaslea da UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, Komunikazioen Ingeniaritza Sailean. Telekomunikazio Ingeniaritza titulua 2001 urtean lortu zuen eta UPV/EHU irakasle modura 2002 urtetik aurrera jardun du, telematikarekin zerikusia duten irakasgaiak irakasten. 2009an doktore titulua lortu zuen, UPV/EHUn ere. Gaur egun I2T ikerketa taldeko partaide da ere (https://i2t.ehu.eus/). Bere ikerkuntza interesak dira e-learning plataformak, programazio teknika seguruak eta sare publikoak darabiltzaten aplikazio kritikoetarako protokolo kriptografikoak. |
|
Gorka Prieto Agujetak Telekomunikazio Ingeniaritza titulua 2001ean lortu zuen UPV/EHUn. 2006ko maiatzan doktore titulua lortu zuen ere, unibertsitate berdinean, "Tecnologías de la Información y Comunicaciones en Redes Móviles" izeneko programan. Gaur egun irakasle agergatua da Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, Komunikazioen Ingeniaritza Sailean. Horretan, programazioa eta software ingeniaritzarekin zerikusia duten irakasgaiak irakasten ditu. Ikerkuntza aldetik, bioinformatikan dihardu, bereziki proteomika arloan. |
|
Jasone Astorga Burgo irakasle atxikia da UPV/EHU-ko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, Komunikazioen Ingeniaritza Sailean. Telekomunikazio Ingeniaritza titulua lortu zuen 2004 urtean Euskal Herriko Unibertsitatean UPV/EHU, eta doktore titulua unibertsitate berean 2013 urtean. 2004tik 2008ra Nextel S.A. enpresan, ingeniaritza telematiko bat, lan egin zuen sistemen segurtasun, integrazio eta mantentze arloetan. 2007tik aurrera unibertsitate irakasle modura ari da lanean UPV/EHU-n, programazioarekin eta komunikazio sareekin erlazionaturiko irakasgaiak irakatsiz, I2T (Ikerkuntza eta Ingeniaritza Telematikoa, https://www.i2t.ehu.es) ikerketa taldean parte hartzen duen aldi berean. Bere ikerkuntza lana ondoko arloetan burutzen du nagusiki: inguru banatuen segurtasuna, IP-gaituriko sentsoreak, mugikortasunaren kudeaketa eta software-aren bidez definitutako sareak.
|
|
Nerea Toledo Gandarias irakasleak Telekomunikazio Ingeniariatza titulua lortu zuen UPV/EHU-n 2007an eta 2012an Nazioarteko Doktore bilakatu zen. Gaur egun, irakasle atxiki bezala egiten du lan Adierazpen Grafikoa eta Proiektuen Ingeniaritza departamentuan, Ordenagailu Bidezko Diseinua eta Proiektuen Ingeniaritza irakasgaiak irakasten Ingeniaritza gradu ezberdinetan eta Proiektuen Kontrola Euro MPM - Proiektuen Zuzendaritzako Europako Unibertsitate Masterrean. Era beran, ikerlari gisa dihardu Komunikazioen Ingeniaritza Departamentuko I2T ikerketa taldean. Bere interesak irakaskuntza metodologia berriak, telekomunikazio sare mugikorrak garraio sistema adimentsuetarako eta segurtasun protokoloak dira. |