SARRERA

Kurtso hau laborategi teknikak ikasteko pentsatua dago. Doktorego programaren barruan zegoen eta ikasleen beharrei erantzuteko egokitu dugu. Honek ikertzaileak prestatzeko balio du, laborategietan hainbat aplikazio dituzten teknikak azaltzen direlako. Kurtsoa, osasun zientzietako lizentziaturak ikasten ari diren 2. eta 3. zikloko ikasleak ere egiteko moduan antolatua dago.

Kurtsoa 2 mailatan antolatu dugu hezkuntza maila ezberdinen beharrizanei erantzun egokia emate aldera, hala nola: batxilergoko ikasketei, edota formazio-ziklo zientifiko-teknikoei.

Kurtso honen helburua praktikoa eta erabilgarria izatea da; hartara, behin bloke teorikoei esker teknikak burutzeko behar den ezaguera maila lortuta, ikaslea biologia molekularrean gehien erabiltzen diren teknikak burutzeko gai izan behar da, protokolo eta ematen den materialaren laguntzarekin.

Honekin batera, gure asmoa da ikasleak behar den ezaguera maila lor dezan deskribatzen diren teknikak bere beharretara egokitzeko.

Kurtso honen bidez espero duguna da ikerkuntza prozesua hobeto ulertzea, oinarri teorikoetatik hasita, teknika esperimentalak martxan jarri eta aplikatu arte.

Azken aldaketa: osteguna, 2012(e)ko azaroaren 22(e)an, 09:40(e)tan