METODOLOGIA

Ikastaroak hainbat modulu teoriko ditu non ikus-entzunezko teknika eta sintaxiaren inguruko oinarrizko kontzeptuak jasotzen diren. Modulu hauen osagarri, ikastaroaren fase desberdinetan lortutako ezagutzak aplikatu ahal izateko, ikaslegoarengan pentsatuz, ad hoc egindako ariketa praktikoak proposatzen dira. Ariketa hauek ikus-entzunezko proiektu zehatzen behaketa eta azterketarako kontzeptuak erabiltzen lagunduko dute.

Ariketa praktiko bakoitza berau burutu ahal izateko argibideak ere eskainiko ditu. Ariketak emandako ordenean egiteko pentsatuta daude. Horrela ariketak egin ahala, ikasleak aurreko modulu teorikoetan ikasitakoarekin, bere irizpidea eraikitzen joango delakoan.

Material osagarri moduan, jorratutako gaiak osatu eta sakondu asmoz, hainbat irakurketa ere proposatuko dira.
Azken aldaketa: astelehena, 2013(e)ko apirilaren 29(e)an, 22:34(e)tan