Zenbakien fitxategi bateko datuak banatu


28. astea | bi bektore nahastu gogoratuz, bere aurkakoa izan daiteke ariketa hau, hots, fitxategi batetik abiatu eta irizpiden baten arabera bere datuak bi fitxategietara eraman.

Demagun abiapuntuko fitxategiak zenbaki osoak dituela, eta datuak sailkatzeko baldintza zenbakia bakoitia/bikoitia izatea dela. Horren arabera progamak banaketa hau egingo du: zenbaki bakoitak fitxategi batera eta zenbaki bikoitiak beste fitxategi batera.

Abiapuntuko fitxategia ez da existitzen horregatik berria sortzen da

Abiapuntuko fitxategia existitzean datuak gehitzen dira

Hasierako fitxategiaren izena erabiltzaileak erabakiko du, goiko irudietan sartzen den izena Zenbakiak da eta programak C:\Zenbakiak.DAT osatzen du. Ariketaren emaitza diren bi fitxategien izenak ez ditu erabiltzaileak hautatzen, emaitza diren fitxategiak hauek izango dira:
  • C:\Bakoitiak.DAT
  • C:\Bikoitiak.DAT

Hona hemen, proposatutako ariketaren emaitza:




Azken aldaketa: asteartea, 2013(e)ko ekainaren 25(e)an, 13:28(e)tan