Erregistroen bi bektore nahastu
Laborategiko gelan, gehienez, 25 ikasle izango dira. Ikasleen datuak bi arrayetan biltzen dira, array bat lehen azterketari dagokio eta beste arraya bigarren azterketari dagokio.
Arrayaren elementuak kateak dira, eta bertan izena eta zenbaki bat / batez banaturik daude, zenbakien kopuru maximoa 9.9 izango eta minimoa 0.0 izango da.
Datuak teklatuaren bitartez ematen dira eta ikasleen posizioak arrayetan zaindu behar dira berdinak izan daitezan, hurrengo adibidean erakusten den bezala. asAzterketa1 eta asAzterketa2 abiapuntuko arrayak dira eta ardAzterketak arraya lortu behar dena. Hona hemen datuen adibide bat:
asAzterketa1
asAzterketa2
iLuzera
ardAzterketak
iZenbat
ardAzterketak arrayean lan eginez, ikasle baten izena eman eta bi azterketen batezbesteko aritmetikoa kalkulatu eta erakutsi.
Hona hemen ikasleari ematen zaion programa nagusia eta azpiprogramen goiburukaok:
PROGRAM ErregistroenBiArrayNahasten ;
CONST
BEHEMUGA = 1 ;
GOIMUGA1 = 25 ;
TYPE
DM_Katea = String[30] ;
DM_Azterketa = ARRAY[BEHEMUGA..GOIMUGA1] OF DM_Katea ;
PROCEDURE DatuakSartu (VAR asAzterketa : DM_Azterketa;
VAR iLuzera : Integer) ;
PROCEDURE DatuakIkusi (CONST asAzterketa : DM_Azterketa;
VAR iLuzera : Integer) ;
VAR
asAzterketa1, asAzterketa2 : DM_Azterketa ;
iLuzera : Integer ;
BEGIN
WriteLn ('1. azterketa:') ;
DatuakSartu (asAzterketa1, iLuzera) ;
WriteLn ;
Write ('1. azterketaren ') ;
DatuakIkusi (asAzterketa1, iLuzera) ;
WriteLn ;
WriteLn ('2. azterketa:') ;
DatuakSartu (asAzterketa2, iLuzera) ;
WriteLn ;
Write ('2. azterketaren ') ;
DatuakIkusi (asAzterketa2, iLuzera) ;
WriteLn ;
{ hemen idatzi ariketan eskatzen dena }
WriteLn ('Programa amaitzera doa') ;
ReadLn ;
END.
|
Datu zerrenda bat bektore batean gorde daiteke, edo bestela fitxategi batean ere gorde daiteke. Ondoko ariketa egin dezagun: bi zerrendatik abiatuta zerrenda bakarra lortu aurrekoak nahastuz.
Hona hemen, proposatutako ariketaren emaitzak:
Ariketen iturburu programak
Array datu-mota erabiliz Fitxategien bitartez (14. astea | Ariketa 49)
Azken aldaketa: asteazkena, 2013(e)ko uztailaren 17(e)an, 11:32(e)tan