Zenbaki osoen array bat osatu eta pantailan erakutsi. Gero zenbaki bat teklatuaren bitartez aukeratu eta zenbaki hori arrayean bilatu. Gakoa den zenbakia aurkituz gero, array barruan dagokion bere indizea pantailaratu. Gakoa den zenbakia aurkitzen ez bada gertaera hori adierazi pantailako mezu baten bitartez.

Hona hemen iturburu-programa:

Adibide-ariketa honetan aztertu bereziki azpiprogramen parametroak nola pasatu behar diren. Parametro pasatze jardueran, orain arte bakarrik kontzeptu bat hartzen zen aintzakotzat: sarrerako parametroa ala irteerako parametroa. Orain, datu-mota egituratuak behar ditugularik, kontzeptu bera mantentzen da (parametroaren jokamoldea sarrerakoa den ala irteerakoa den) baina beste modu batez egiten da, horren arabera aukerak hiru izngo dira:
  • sarrerakoa, ez da ezer idazten parametro aurredefinituan (String, Char, Integer, Real)
  • CONST sarrerakoa, parametro egituratuan (Array, Record)
  • VAR irteerakoa, edozein datu-motatan
Ikusi ondoko irudiak:



Azken aldaketa: asteartea, 2013(e)ko ekainaren 25(e)an, 13:18(e)tan