Osaketaren baldintzak
sKatea aldagaia karaktere-kate bat bada, bere edukia karaktereak izango dira eta zero posizioak karaktere bat gordetzen du ere. Zero posizioko karakterea sKatea[0] izendatzen da, baina zein da bere edukia? zer da bertan gordetzen dena?. Posizio horretan biltegitzen den karakterea katearen luzerarekin lotuta dago. Katearen luzera efektiboarekin lotuta dago 0 posizioko karakterea.
Karaktere-kateekin lan egiten dugula, ez da nahastu behar katearen luzera fisikoa eta katearen luzera logikoa. Lehena, luzera fisikoa, Type bitartez definitzen da eta beti konstantea izango da. Bigarrena, katearen luzera logikoa (edo luzera efektiboa) kateak gordetzen duen edukiarekin loturik dago eta zero posizioan dagoen karakterearen bitartez ezagutuko dugu.
sKatea aldagaiaren zero posizioko karakterea sKatea[0] izanik, bere edukia kopuru bat da baina karaktere baten bitartez adierazita. Gogoratu ikusitako ASCII taula programa.
Zero posizioaren edukia aztertzen duen programa egin dezagun. Ikusi irudi honetan programa nola dabilen:

Azken aldaketa: asteartea, 2013(e)ko ekainaren 25(e)an, 13:17(e)tan