Programa honetan karaktere bereziak erabiltzen dira, karaktere grafikoak. Ikusi ere programa zatika egiten dela, hots, badirela zenbait prozedura gauza jakinak egiten dituztela. Programa bat modulutan banatzen laster ikasiko dugu, orain karaktere berezietan arreta jarri eta identifikatu prozedura bakoitzak zer egiten duen eta nola egiten duen.

Hauek dira prozeduren izenak:
  • TeilatuaMarraztu prozedura
  • LeihoakMarraztu prozedura
  • AtariaMarraztu prozedura
  • LurzoruaMarraztu prozedura
Eta hauek dira emaitzaren bi irudi:

Eta hona hemen iturburu-programa:


Programa ondo ulertzeko gogoratu ASCII taula bi zatitan banaturik ematen dela: ASCII estandar eta ASCII hedatua taulak.

Hona hemen ASCII estandar taulari dagokion irudi bat:

Ikusi zenbakien (0, 1, 2, ..., 9) kokapena zein den. Berdin alfabetoa letra larrietan emanik eta alfabetoa minuskuletan emanik.

Hauxe da ASCII hedatua taulari dagokion irudi bat:

Ikusi ñ eta Ñ karaktereak non dauden. Berdin zenbait karaktere grafiko edo alfabeto grekoaren zenbait karaktere. Ikusi ere sinbolo bereziak ere biltzen direla.
Azken aldaketa: asteartea, 2013(e)ko ekainaren 25(e)an, 12:23(e)tan