ReadKey funtzioak ez du parametrorik jasotzen, parametrorik ez duelako behar. Bere emaitza teklatuaren karaktere bat da.
  • ReadKey funtzioak karaktere bat irakurtzeko balio du.
  • Teklatuan sakatu eta ReadKey funtzioak teklari dagokiona CHAR aldagai batean gordetzen du, hots, ReadKey funtzioak ez du RETURN beharrik.
  • Teklaren karakterea jaso eta gero ReadKey funtzioak ez du karaktere hori pantailarn erakusten.
  • ReadKey funtzioa ez dago konpiladorearen muinan Crt utitatean baizik, horregatik derrigorrezkoa da adieraztea Crt unitatea erabiliko dela.
Ikusi ere KeyPressed funtzio boolerra. Tekla bat sakatzean KeyPressed funtzio boolerrak TRUE itzuliko du. Horregatik programa honen bukaeran, exekuzioa gelditzeko ez dugu ReadLn bat erabiltzen eta REPEAT UNTIL KeyPressed aginduagatik ordezkatzen dugu.

PROGRAM ReadKey_funtzioa ;
USES
   Crt;
VAR
   cKarak1, cKarak2 : Char ;
BEGIN
   WriteLn ('Hasteko ReadLn prozedurak karaktere bat nola irakurtzen duen ikus dezagun') ;
   Write ('Lehenengo karakterea eman: ') ;
   ReadLn (cKarak1) ;       (* zein karaktere sartzen ari garen ikusten dugu  *)
                            (* RETURN baten bitartez baieztatu behar dugulako *)

   cKarak1 := LowerCase (cKarak1) ;      (* string edo char bat minuskuletara *)
   WriteLn ('Lehenengo karakterea ----->', cKarak1, '<-----') ;

   WriteLn ;
   WriteLn ;
   WriteLn ('ReadKey funtzioaren txanda, funtzio hau soilik karaktereekin erabil daiteke') ;
   WriteLn ('Bigarren karakterea eman: ') ;
   cKarak2 := ReadKey ;     (* sarrerako parametrorik ez daukan funtzio baten *)
                            (* deia, funtzioaren emaitza karaktere bat izanik *)

   cKarak2 := LowerCase (cKarak2) ;      (* string edo char bat minuskuletara *)
   WriteLn ('Bigarren karakterea ----->', cKarak2, '<-----') ;

   WriteLn ;
   WriteLn ;
   WriteLn ;
   WriteLn ('==============================') ;
   WriteLn ('Edozein tekla sakatu amaitzeko') ;
   WriteLn ('==============================') ;
   REPEAT UNTIL KeyPressed ;
END.



Hona hemen ReadKey_funtzioa izeneko programaren exekuzio baten irudia:

ReadKey_funtzioa programa hartzeko hurrengo ikonoaren gainean sakatu:

Azken aldaketa: ostirala, 2013(e)ko uztailaren 19(e)an, 16:17(e)tan