Ariketa 22:
Programa baten bidez N zenbakiari dagokion erro koadroa kalkulatu Newton formularen bitartez:
Non E[i] emaitza partziala den, i iterazioan lorturiko emaitza hain zuzuen ere. Horregatik E[i+1] hurrengo iterazioaren emaitza partziala izango da. Prozesu errepikakorra izango da eta ondoko baldintza bete arte iraungo du:
|E[i] - E[i+1]| =< Epsilon
Programaren urratsak:
- Sarrerako datuak, erabiltzaileak hiru zenbaki erreal sartuko ditu: N zenbakia, Epsilon (prezisioa) eta E[0] (N zenbakiari dagokion erroaren hurbilketa)
adibidez: N=7 Epsilon=0.001 E[0]=2.5
- E[i+1] kalkulatu eta amaieraren baldintza betetzen den kontrolatu
- Baldintza betetzen ez bada aurreko urratsa errepikatu E[i+1] kalkulatuz
- Baldintza betez gero erroa idatzi
Ikusi programa nola dabilen exekutatuz, fitxategia hartzeko File > Download egin. Garrantzi handikoa da ariketa zure kabuz egitea ahal duzun neurriraino. Dena den, ateratzen ez bazaizu, hona hemen programaren balizko soluzio bat.
Last modified: Tuesday, 25 June 2013, 12:14 PM