Requisitos de finalización
Ikaskuntza presentziala
Irakasgai hau ingeniaritzako lehen ikasturtean ematen da eta gaur egungo ikasketa planaren arabera 15 asteetan garatzen da. Guztira 6 kreditu dira, hots, ikaslearen 150 orduko lana eskatzen du irakasgaiak. Ordu horiek honelaxe banaturik daude Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan:
Ikaskuntza presentzialean suposatzen da ikasleek astero 10 orduko denbora tartea eskaintzen diotela iarakasgaiari.
Ikaskuntza birtuala
Aurreko taularen datu horiek aurrez-aurreko ikaskuntza presentzialarenak dira, baina urruneko ikaskuntza birtual batean erritmoa norberak finkatzen du eta jarritako antolaketa eta disziplinaren arabera denborak erabat desberdinak izan daitezke. Hala ere, erreferentziak ez galtzeko, ikasgaia gaika aurkeztu arren zeharka asteak aipatzen dira, horretarako ikaskuntza presentzialaren erritmoa hartu da.
Nondik hasi
Lehenik eta behin PASCAL konpiladore bat beharko duzu zure konputagailuan. Guk Dev-Pascal konpiladorea aholkatzen dizugu (ikusi BESTELAKO MATERIALAK atala). Dev-Pascal konpiladorea instalatu ondoren 1. astea | Ariketa 0 izeneko ariketa egin ahal izango duzu.
Irakasgaia zatika
Irakasgaia hiru zati desberdinetan banatuko genuke. Hiru zati horiek elkar menpekoak dira eta aurrenekoak ondokoen oinarriak dira, horregatik sekuentzia hau jarraitu beharko litzateke:
Nola ikasi
Programatzen ikasteko programatu beharra dago. Hori dela eta, irakasgai hau 50 adibideetan oinarritzen da. Ariketa bakoitzak bere enuntziatua du eta emaitza ere eskaintzen da, baina ez da batere egokia emaitza ikustea norberak bere bertsioa programatu gabe. IKASTEKO MATERIALAK ataleko 50 adibideak menperatu ondoren, PRAKTIKAK, ARIKETAK ETA EKINTZAK atalean erakusten diren azterketa ariketeei ekin.

Eskola mota | Magistralak |
Mintegiak |
Laborategiak |
Ikasgelako orduak |
30
|
12
|
18
|
Gainerako orduak |
45
|
18
|
27
|
Guztira: 150 ordu |
75
|
30
|
45
|
Ikaskuntza presentzialean suposatzen da ikasleek astero 10 orduko denbora tartea eskaintzen diotela iarakasgaiari.
Ikaskuntza birtuala
Aurreko taularen datu horiek aurrez-aurreko ikaskuntza presentzialarenak dira, baina urruneko ikaskuntza birtual batean erritmoa norberak finkatzen du eta jarritako antolaketa eta disziplinaren arabera denborak erabat desberdinak izan daitezke. Hala ere, erreferentziak ez galtzeko, ikasgaia gaika aurkeztu arren zeharka asteak aipatzen dira, horretarako ikaskuntza presentzialaren erritmoa hartu da.
Nondik hasi
Lehenik eta behin PASCAL konpiladore bat beharko duzu zure konputagailuan. Guk Dev-Pascal konpiladorea aholkatzen dizugu (ikusi BESTELAKO MATERIALAK atala). Dev-Pascal konpiladorea instalatu ondoren 1. astea | Ariketa 0 izeneko ariketa egin ahal izango duzu.
Irakasgaia zatika
Irakasgaia hiru zati desberdinetan banatuko genuke. Hiru zati horiek elkar menpekoak dira eta aurrenekoak ondokoen oinarriak dira, horregatik sekuentzia hau jarraitu beharko litzateke:
1. Lehen zatia (aurreneko 7 asteak)
• Oinarriak2. Bigarren zatia (7. astetik 10. astera)
• Baldintzako aginduak eta agindu errepikakorrak
• CHAR datu-mota eta karaktere kateak
• Azpiprogramak3. Hirugarren zatia (azkeneko 5 asteak)
• ARRAY datu-mota
• RECORD datu-mota
• FILE datu-mota
Nola ikasi
Programatzen ikasteko programatu beharra dago. Hori dela eta, irakasgai hau 50 adibideetan oinarritzen da. Ariketa bakoitzak bere enuntziatua du eta emaitza ere eskaintzen da, baina ez da batere egokia emaitza ikustea norberak bere bertsioa programatu gabe. IKASTEKO MATERIALAK ataleko 50 adibideak menperatu ondoren, PRAKTIKAK, ARIKETAK ETA EKINTZAK atalean erakusten diren azterketa ariketeei ekin.
Última modificación: viernes, 30 de agosto de 2013, 10:16