Konbinazionaleko atalari dagokiona

[Flo00] T. L. Floyd, Fundamentos de Sistemas Digitales, 7ª ed., Prentice Hall, 2000.

Oso liburu didaktikoa da, teoriaz gaiera hainbat ariketa proposatzen baititu. Aipatzekoa da ez dagoela sistema sekuentzial sinkronoei eta asinkronoei buruzko gairik.

[Hay96] J.P. Hayes, Introducción al Diseño Lógico Digital, Addison-Wesley Iberoamericana. 1996.

Liburu honetan ez da agertzen sistema sekuentzial asinkronoei buruzko gairik baina gainerako gaietan azalpen teorikoak argitzeko adibide errealak planteatzen dira. Gai guztietan, azken atalean ariketa-zerrenda proposatzen da.

[Her97T] A. Hermosa, Técnicas Electrónicas Digitales, Marcombo. 1997.

Teknologia digitalei buruz dihardu liburu honek. Oso liburu praktikoa da.

[Her97F] A. Hermosa, Electrónica Digital Fundamental, Marcombo. 1997.

Elektronika digitalari buruzko oinarrizko kontzeptuak azaltzen ditu. Oso praktikoa da, hainbat adibide eta ariketa proposatzen baititu.

[Hil90] F.J. Hill, G. r. Peterson, Teoría de conmutación y diseño lógico, Limusa Noriega. 1990.

Liburu honek nahiko orientazio matematikoa du eta ulertzeko gogorra izaten da ikaslearentzat, baina aplikazio moduan jartzen dituen adibideak oso onak dira batez ere sistema sekuentzial asinkronoei dagozkienak.

[Maz95] M. Mazo, I. Fernández y otros, Circuitos electrónicos Digitales, Universidad de Alcalá. 1995.

Teknologia gaiari buruzko kontsultak egiteko gomendagarria da liburu hau. Teoria azaltzeko, adibideak erabiltzen ditu, baina ez du ariketarik proposatzen.

[Mor98] M. Morris, C. R. Kime, Fundamentos de diseño lógico y computadoras, Prentice Hall. 1998.

Liburu honek azaltzen duen diseinu logikoa konputagailuen egiturari orientatuta dago. Beraz, proposatzen diren diseinuak konputagailuetan oinarritzen dira.

[Muñ87] E. Muñoz, Circuitos Electrónicos Digitales II, Servicio de Publicaciones de E.T.S. Ingenieros de Telecomunicación de Ciudad Universitaria de Madrid. 1987.

Zirkuitu integratuen teknologiak, mikroprozesadoreak, eta mikroprozesadoreekin garatutako daitezken zirkuituak aztertzen dira batik bat. Hala ere, elektronika digitalaren oinarriak azaltzeko gai batzuk daude.

[Nel96] V.P. Nelson, H.T. Nagle, B. D. Carroll, J. D. Irwin, Análisis y diseño de circuitos lógicos digitales, Prentice Hall. 1996.

Adibideak direla medio, oso argi azaltzen ditu kontzeptu teorikoak. Azkeneko gaian, aplikazio erreala duten adibideak planteatzen ditu, eta elektronika digitalari buruzko gai guztiak laburbiltzen ditu.


[Step00] S. Brown, Z. Vranesic, Fundamentals of Digital Logic with VHDL Desing, McGraw Hill. 2000.

Gailu logiko programagarriei buruz egiten duen sarrera oso interesgarria da. Oso liburu gomendagarria da VHDL lengoaiarekin PLDak programatzen ikasteko.

[Tav94] C. Tavernier, Circuitos Lógicos Programables, Paraninfo. 1994.

Oso liburu egokia da gailu logiko programagarriak aztertzeko.

Sekuentzialeko atalari dagokiona

[Art99] J.I: Artigas, L.A. Barragán, C. Orrite, Aplicaciones y problemas de electrónica Digital, Prensas Universitarias de Zaragoza, 1999.

Liburu hau batez ere ariketetan oinarrituta dago, baina, baditu atal teorikoak ere ariketekin hasi aurretik beharrezkoak diren kontzeptu teorikoak gogoratzeko. Aipagarriak dira, alde batetik, sistema sinkronoetan sinkronizazioari buruz egiten duen azterketa eta, bestaldetik, sistema horien denbora-arazoei buruzko azterketa.

[Flo00] T. L. Floyd, Fundamentos de Sistemas Digitales, 7ª ed., Prentice Hall, 2000.

Oso liburu didaktikoa da, teoriaz gainera hainbat ariketa proposatzen baititu. Aipatzekoa da ez dagoela sistema sekuentzial sinkrono eta asinkronoei buruzko gairik.

[Hay96] J.P. Hayes, Introducción al Diseño Lógico Digital, Addison-Wesley Iberoamericana. 1996.

Liburu honetan ez da agertzen sistema sekuentzial asinkronoei buruzko gairik baina gainerako gaietan azalpen teorikoak argitzeko adibide errealak planteatzen dira. Gai guztietan, bukaerako atalean ariketa-zerrenda proposatzen da.

[Hil90] F.J. Hill, G. r. Peterson, Teoría de conmutación y diseño lógico, Limusa Noriega. 1990.

Liburu honek nahiko orientazio matematikoa du eta ulertzeko gogorra izaten da ikaslearentzat, baina aplikazio moduan jartzen dituen adibideak oso onak dira batez ere sistema sekuentzial asinkronoei dagozkienak.

[Nel96] V.P. Nelson, H.T. Nagle, B. D. Carroll, J. D. Irwin, Análisis y diseño de circuitos lógicos Digitales, Prentice Hall. 1996.

Adibideak direla medio, oso argi azaltzen ditu kontzeptu teorikoak. Azkeneko gaian, aplikazio erreala duten adibideak planteatzen ditu, eta elektronika digitalari buruzko gai guztiak laburbiltzen ditu.

Azken aldaketa: asteazkena, 2013(e)ko uztailaren 31(e)an, 20:11(e)tan