Elektronika Digitala irakasgaiari dagokion metodologia didaktikoa laburbiltzen da.

Irakaskuntzan erabiltzen diren teknika didaktikoak, egingo den ingurunearen menpe daude. Hemen landuko den teknika autoirakaskuntza izango da, hortaz, jarraitutako prozedura didaktikoak izango dira: gaien azalpen teorikoak, ariketak eta problemak garatzeko proposamenak eta, laborategie-praktikak.

Azalpen teorikoak

Azalpen teorikoa da unibertsitate-irakaskuntzaren oinarrizko prozedura eta metodo honekin, irakasgaiaren programa osatzen duten edukiak modu ordenatuan transmititzea lortzen da.

Oso garrantzitsua da irakasgaia ikasteko orduan ikaslea ez dadila mugatu kurtso henetan helarazten zaion apunteetara, material bibliografiakoa bilatzen eta erabiltzen jakitea ingeniari tekniko industrial batek garatu beharreko tasuna baita.

Dena den, argi dago teoria ez dela nahikoa ikaslea arlo zientifiko-teknikoan garatzeko eta osagarri moduan ariketa praktikoak behar direla. Horretarako, kontzeptu teorikoetan oinarritutako ariketak eta praktikak proposatzen dira.

Ariketa praktikoak

Aplikazio esperimentala duten irakasgaietan oso garrantzitsuak izaten dira ariketa praktikoak, ikasleak egoera zehatzei aurre egin behar baitie teorian ikasitako kontzeptuak aplikatuz.

Kurtso honetan, irakasleak ariketa-zerrenda proposatzen die ikasleei, eta eurek bakarka garatu behar dituzte. Ondoren, autoebaluaketa garatzeko lortutako emaitzak konparatu beharko ditu irakasleak publikatu dituenekin.

Laborategiko praktikak

Elektronika Digitala sakonki ikasteko, laborategiko praktikak ezinbestekoak dira. Irakasgaia ulertzeko beharrezko osagarria dira. Praktiketan ikasleak esperimentalki froga ditzake ikasketa teorikoetan ikasitako kontzeptuak. Ikasmaterial honetan, proposatzen diren praktikak etxean garatzeko modukoak dira, ikasleak behar izango duen materiala, diru kantitate txiki batekin eskuragarri izango baitu: protoboard txiki bat (15€), elikatze iturria (20€), kablea (5€), zirkuitu integratuak (20€) eta polimetroa (30€). Esan beharra dago, material hau baliogarria izango zaiela gainontzeko irakasgaietan. Material espezifiko honez gain, ordenagailua beharrezkoa da elektronika digitalaren oinarrizko prozedura ordenagailu bidezko diseinua. baita. Irakasgaian, merkatuan erabiltzen diren programak aztertu egiten dira eta horiek erabiliz praktikak garatzea eskatzen da.

Praktikarekin ikasleak esperimentalki froga ditzake teorian ikasitako kontzeptuak. Zirkuituen funtzionamendua eta aplikazioak eta elektronikari dagokion instrumentazioa maneiatzen ikasiko du eta, konturatuko da praktikan sor daitezkeen akats eta errore kopurua teorian baino handiagoa dela.

Ebaluazioa

Ebaluazioak bi helburu ditu: lehenengoa, ikasturtearen helburuak bete direla egiaztatzea, eta, bigarrena, haien balioespena egitea.

Ikasleak autoebaluazioa burutuko du proposatutako ariketen eta praktiken emaitzan kontsultatuz eta ematen diren ebaluazio-erizpideak aplikatuz. Horrela, ikasleak jakingo du kurtsoaren helburuak eta gaitasunak lortu dituen edo gehiago landu behar dituen ezagutzak.

Azken aldaketa: osteguna, 2013(e)ko apirilaren 4(e)an, 19:20(e)tan