GRAFO TEORIAKO OINARRIZKO HASTAPENEN IRAKASKUNTZA GIDA


Irakasleak
Leire Legarreta Solaguren (leire.legarreta@ehu.es)

 Luis Martínez Fernández (luis.martinez@ehu.es)


Irakasgaiaren deskribapen laburra: Irakasgai honetan grafo teoriako funtsezkoak diren topiko batzuk aztertuko dira; hain zuzen ere, grafoen planaritatea, eta orokorki, grafoen murgilketa norabidagarriak eta trinkoak diren gainazaletan, edota grafoen koloreztabilitatea.

Irakasgai hau ikasleentzat baliogarria izan daiteke, grafo teoriaren sarrera orokor gisa, edota irakasgai honetan garatutako gaien aurrerako ikerketa sakonago baten prestakuntza gisa.
Bereziki azpimarratuko dira grafo teoriak bizitza errealeko problemetan dituen zertarakoak eta zereginak. Grafo teoriaren arloa intuitiboki hurbilerraza da, eta ebatzi gabeko problema ugaritaz hornituta dago.

Ez dira aldez aurreko baldintza berezirik behar ikastaro hau jarraitzeko, baina bai, Matematikarako gusto berezia.

Edukiak:

1. Sarrera

2. Ibilbide eta zirkuitu Eulertarrak

3. Bide eta ziklo Hamiltondarrak

4. Zuhaitzak

5. Grafoen planaritatea

6. Grafoen koloreztabilitatea

6. Parekatzeak grafoetan

7. Zertarakoak

Gaitasunak:

Grafo teoriako oinarrizko kontzeptuak erraztasunez erabiltzea.

Grafo teoriako zertarako praktikoak, Matematikako arlo desberdinetan, ondo identifikatzea eta ezagutzea.

Ikerketa bidezko irakaskuntza sistemaren ikuspuntua menperatzea eta zabaltzea.

Metodologia:

Ikastaro hau OCW plataforman dagoenez, ikasleek ez dute izango irakasleen laguntza zuzenik. Irakasgaia prestatzeko, ikasle bakoitzak pauso hauek eman beharko ditu, eskaintzen den materiala erabiliz:

Teoriako bideoak entzutea eta ulertzea.

Ariketa-orrietako problemak egitea.

Autoebaluaziorako galdetegiak aztertzea.

Oharra:

Posible den heinean, sorrera ikuspuntutik eta eduki desberdinak erabiltzeko modua errazteko ikuspuntutik, era anitzeko edukiak osatu eta garatu nahi genituzke. Adibidez, moodle sistemak fitxategiak igotzerakoan tamainari  dagozkion jarritako mugekin baliogarriak diren bideo laburren txertatzea, oso lagungarria izan daitekeela ikasleen autoebaluaketa prozesua hobeto lantzeko uste dugu, eta baita ere, honela, presio gabe, ikasle bakoitzak bere erritmoa marka dezakeela. 

Kronograma:

Ikasleak askatasun osoz antola dezake bere erritmoa ikastaro hau egiteko. Erreferentzia gisa, esan dezakegu hiruhilabeteko batetan bukatzeko pentsatuta dagoela, astero lau edo bost orduko arduraldia  jarraituz.


Azken aldaketa: osteguna, 2013(e)ko abuztuaren 8(e)an, 10:17(e)tan