IRAKASKUNTZA GIDA

https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Doneglobe_by_DraGoth.pngHelburuak

Ordenagailu bidezko diseinuaren software baten oinarrizko erabilera ezagutzea, 3D piezak modelatzeko eta multzoak muntatzeko.

https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Doneglobe_by_DraGoth.pngGaitasunak

Kurtsoan landuko diren gaitasunak honakoak izango dira:
-Ordenagailu bidezko diseinuaren software baten oinarrizko erabilera.
-3Dko piezak
diseinatzeko eta multzoak muntatzeko sekuentzia egoki bat zehazteko gaitasuna.

https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Doneglobe_by_DraGoth.pngIkasgai-zerrenda

- Piezak
- Pieza sekuentzia
- Zirriborroak, profilak, akotazioa eta erlazioak
- Estrusioa,Biraketa Estrusioa eta Ekorketa estrusioa
- Zulo arautuak
- Simetria, patrioa.
- Aldagai taula
-Multzoak
- Erlazioak eta simetria planoak
- Azpimultzoak

https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Doneglobe_by_DraGoth.pngMetodologia

Kurtsoaren garapena ariketa praktikoetan oinarrituko da. Solid Edge-ko programak eskaintzen dituen tutoretza-gidetatik abiatuz, ariketa ezberdinak planteatuko dira diseinuaren sekuentzia egokiena lortzeko. Saio bakoitzean piezak diseinatzeko edo multzoak muntatzeko aholkuak emango dira. Kontutan edukiko da diseinu prozesua ez dala prozesu zuzena eta piezek aldaketak jasan behar dituztela beren geometria mantenduz. Saio bakoitzaren ebazpen gakoak planteatzen dira eta piezak eta multzoak Solid Edgeko formatuan eskuragarri daude.
Solid Edgen diseinatzeko dauden bi inguruetatik, Sinkrono eta Ordenatua, azkena erabiliko da inguru Ordenatuak eskaintzen dituen eragiketen edizio aukerengatik.

https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Doneglobe_by_DraGoth.pngSoftwarea

Kurtsoan zehar erabiliko den softwarea SolidEdge ST3-ko bertsioa izango da. Kontutan izan bertsioaren arabera programaren edukiak aldatzen direla. Hala ere, aldaketa horiek kurtsoaren jarraipena ez dutela eragozten uste dugu.

https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Doneglobe_by_DraGoth.pngKronograma

2 orduko 7 saio
Azken aldaketa: astelehena, 2013(e)ko uztailaren 22(e)an, 10:31(e)tan