https://www.investigacion-operaciones.com/ARCHIVOS_LIBRO/LibroCompleto.pdf
"Formulación y Resolución de Modelos de Programación Matematica en Ingeniería y Ciencia".
Enrique Castillo, Antonio J. Conejo, Pablo Pedregal, Ricardo García y Natalia Alguacil.
Liburu elektroniko honetan programazio lineala, dualtasuna, programazio osoa eta garraio-problema aztertzen dira, beste zenbait gairen artean.
Planteamendu teorikoez gain, adibide-sorta zabala aurki daiteke.

https://ocw.unizar.es/ocw/ensenanzas-tecnicas/modelos-de-investigacion-operativa/Course_listing
"Modelos de Investigación Operativa". Pedro Mateo Collazos, David Lahoz Arnedo. Zaragozako Unibertsitateko OpenCourseWare ikastaroa da. Bertan programazio lineala, dualtasuna, sentikortasunaren analisia eta programazio osoa aztertzen dira. Problemen ebazpenak eta autoebaluaziorako prozedurak ere aurki daitezke.

https://www.lindo.com/
Problema linealak ebazteko tresna bat doan jaitsi daiteke helbide honetatik. Erabiltzailearentzako gidak ere aurki daitezke. Ikastaroan proposatutako hiru laboratoriotan software hau erabiltzea eskatzen da.

https://www.sc.ehu.es/ccwikera/docs/simplex_jenui2006.pdf
Artikulu honetan simplex.jar softwarearen ahalmena eta aplikazioa aurkezten dira. Ekarpenik nabarmenena hau da: bi aldagaiko eredu linealak ebaztean, simplex algoritmoaren ibilbidea grafikoki aztertzeko aukera ematen duela. Ikastaroan proposatutako laboratorio batean, software hau erabiltzea eskatzen da. Honako helbidetik jaitsi daiteke softwarea: https://www.sc.ehu.es/ccwikera/soft/simplex.jar
Azken aldaketa: ostirala, 2011(e)ko urtarrilaren 28(e)an, 14:52(e)tan