Ikastaro honen helburu nagusia Programazio Linealaren oinarrizko teknikak ikastea da. Bi atal nagusi bereiz daitezke ikastaroan: problema errealen adierazpen matematikoa egitea eredu linealen bidez, eta eredu lineal horiek ebazteko dauden algoritmoak aztertzea. Ikastaroan, eredu linealen planteamendua eta ebazpena, dualtasuna, sentikortasunaren analisia, garraio-problema eta esleipen-problema eta programazio osoa aztertzen dira, eta honako algoritmoak erabiltzen dira, problemak ebazteko: simplex algoritmoa, simplex dual algoritmoa, garraio-problemarako algoritmoa, esleipen-problemarako algoritmoa eta adarkatze- eta bornatze-algoritmoak. Programazio Linealeko problemak ebazteko existitzen den softwarea ezagutzea eta erabiltzea ere bada ikastaro honen helburua.
Azken aldaketa: ostirala, 2010(e)ko abenduaren 3(e)an, 09:42(e)tan