HELBURU OROKORRAK

Eremu elektromagnetikoaren teoriaren eta zirkuituen teoriaren arteko konexioa ulertzea, baita beren mugak ere.

Elikadura uhin-forma ohikoenak ezagutu, uhinei lotutako balioek neurketak egiterakoan duten garrantziaz jabetzea eta oinarrizko elementu pasiboek uhinen eraginpean duten jokabidea zein den ezagutzea.

Zirkuitu linealen ebazpen metodo orokorrak ulertzea.

Sareen teoremak ezagutzeak zirkuituen analisian agertzen dituen abantailetaz jabetzea.

Erregimen iragankorrean zirkuituak ebazteko oinarrizko analisi-metodoak ezagutzea.

Tentsioetan orekatutako sistema trifasikoen erabilera ikastea, horretatik abiatuz, karga orekatu zein desorekatua duten zirkuitu trifasikoak analizatu ahal izateko.

Ate biko zirkuituak aztertzeko analisi metodo bereziak ikastea.

Erregimen iragankorrak aztertzeko analisi metodo bereziak ikastea.

Elementu aldakor bat duten zirkuituak aztertzeko metodo grafikoak (leku geometrikoak) erabiltzen ikasi.
Neurketa elektrikoak egiteko tresneria ezagutzea. Tresnekin egindako neurketetatik ondorioak lortzen ikasi.

Elektrotekniako hizkera erabiltzen ikastea, eta hizkera arautzen duten arauak ere.


Ikasgaiko gai bakoitzean gaiko helburuak definitzen dira.

Azken aldaketa: asteazkena, 2012(e)ko otsailaren 8(e)an, 13:42(e)tan