Ikastaro honekin zirkuitu elektrikoen analisiaren oinarriak landuko ditu ikasleak.
Plataforma honen bidez eskaintzen ikastaro hau ingeniaritza industrialeko ikasleentzako diseinatuta dago; baina erabilgarri izango zaio, elektrotekniaren inguruko ezagutzak handitu nahi duen orori.
Oinarriak finkatzeko asmoz, zirkuituen aldagaiak eta elementuak definitzen hasiko gara. Jarraian zirkuituen topologia aztertzen da, eta baita ebazpenen berezitasunak ere hainbat ezaugarri kontuan izanik, hala nola: izaera desberdineko korronteez elikatuta dauden, erregimen desberdinetan egiten den ikerketa eta funtzionamendu egoera desberdinak aztertzen diren. Zirkuituen analisi eta ebazpenerako metodo orokorrak ezarri, sistema polifasikoekin elikatutako zirkuituak aztertu, eta azkenik, zirkuitu doigarriak metodo grafikoa erabiliz ebazten dira.
Ikasleak ikastaroa egin eta gero ingeniaritza elektrikoaren oinarrizko elementuen funtzionamendua ezagutuko du; eta bere ikasketetan zehar, zein bere lanbidearen garapenean aurkituko dituen zirkuituak ebazteko eta sakonean aztertzeko oinarrizko erremintak bere gain izango ditu.
Azken aldaketa: asteartea, 2011(e)ko abenduaren 13(e)an, 11:11(e)tan