Bibilografia iturri orokorrak
Irakurgaien bukaeran ikerkuntza-lan enpirikoak adierazten dira, ikasgaiaren eduki espezifikoetan sakondu nahi duen ikaslearentzat.
Bestelako bibliografia-iturri orokor bazala Henry Gray autorearen Anatomy of the Human Body obra da gomendagarriena, eta ikastaro honi dagokionez bereziki gomendagarriak dira garezurrari dagozkion edukiak.
Hauez gain Internet Archive webgunean anatomia eta bereziki osteologia arloko irakurgai ugari daude eskuragarri. Terminologia aldetik zaharkitutzat har daitezke, gaur bereziki FCATen Terminologia Anatomica izendegia erabiltzen dugulako erreferentziatzat, baina halere webgune honetan konplexutasun-maila ezberdinetako irakurgaiak eta ikonografia ugari aurki daitezke, ikastaro honetako edukiak zabaltzeko edo konparatzeko. Besteak beste ondorengoak izan daitezke gomendagarri:
- Introduction to Human Osteology (2008), egilea Roberta Hall delarik. Diagrama eta ikonografia sinplifikatua dakar, ariketak egiteko eta azalpenak emateko. Ikusi bereziki 7.-51. orrialdeetan.
- Human Osteology: Comprising a Description of the Bones with Delineations of the Attachments of the muscles, the general and microscopic structure of bone and its development (1885) Luther Holden eta James Shuter autoreena. Azalpenak zabal eta ugari aurkituko dituzu, eta ikonografia garbi eta oparoa da. Ikusi bereziki 66.-116. orrialdeetan.
- Osteology ; a concise description of the human skeleton Atlas (1866), Arthur Trehern Norton atore delarik. Testu laburtua eta sintetikoa da, eta ikonografia klasikoa aurkezten du. Ikusi 9.-32. orrialdeak bereziki.