Osaketaren baldintzak
Simpson azalpena [3/3]
Hirugarren urratsa
Aurreko programak integralak lortzen ditu baina ez dator bat Simpson erregelarekin ordenatuen koefizienteak ez zirelako aintzat hartzen. Hauxe da Simpson erregela:
Eta ikusten denez koefizienteak honela antolatzen dira:
Irudi honetan erakusten da nola kontrolatzen diren x ardatzeko puntuak IntegralaKalkulatu prozedura barruan. Lehena eta azkena FOR kanpoan prozesatzen dira eta gainerakoak FOR barruan prozesatzen dira.
Bestalde, badira beste bi ñabardura hirugarren bertsio honetan aintzat hartzen direnak. Alde batetik, programa nagusiko REPEAT-UNTIL garrantzitsuena eteteko baldintza aldatu da iZenbatIterazio aldagaiaren balioa kontutan harturik (irakurri berriro ariketaren enuntziatua). Beste alde batetik, baliteke lortutako integralaren balioa 0 izatea eta honek errorea eragingo luke rAzkenAldaketa kalkulatzean (zatiketaren izendatzailea ezin delako 0 izan).
Hau da ariketaren iturburu-programa, ikonoaren gainean sakatu programa hartzeko:
Eta hau da programa exekutatzean ateratzen dena:
Azalpenaren hirugarren urratsa aurreko bi hauetan oinarritzen da: lehen urratsa eta bigarren urratsa.
Begiratu ere f(x) funtzioa zirkunferentzia bat denean, adibidez (x - 3)2 + y2 = 22 funtzioa non zentrua (3, 0) den eta erradioa R=2 den.

- iterazioan: 1, 4, 1
- iterazioan: 1, 4, 2, 4, 1
- iterazioan: 1, 4, 2, 4, 2, 4, 2, 4, 1
- iterazioan: 1, 4, 2, 4, 2, 4, 2, 4, 2, 4, 2, 4, 2, 4, 2, 4, 1
- ...
Irudi honetan erakusten da nola kontrolatzen diren x ardatzeko puntuak IntegralaKalkulatu prozedura barruan. Lehena eta azkena FOR kanpoan prozesatzen dira eta gainerakoak FOR barruan prozesatzen dira.
Bestalde, badira beste bi ñabardura hirugarren bertsio honetan aintzat hartzen direnak. Alde batetik, programa nagusiko REPEAT-UNTIL garrantzitsuena eteteko baldintza aldatu da iZenbatIterazio aldagaiaren balioa kontutan harturik (irakurri berriro ariketaren enuntziatua). Beste alde batetik, baliteke lortutako integralaren balioa 0 izatea eta honek errorea eragingo luke rAzkenAldaketa kalkulatzean (zatiketaren izendatzailea ezin delako 0 izan).
Hau da ariketaren iturburu-programa, ikonoaren gainean sakatu programa hartzeko:
Eta hau da programa exekutatzean ateratzen dena:
Azalpenaren hirugarren urratsa aurreko bi hauetan oinarritzen da: lehen urratsa eta bigarren urratsa.
Begiratu ere f(x) funtzioa zirkunferentzia bat denean, adibidez (x - 3)2 + y2 = 22 funtzioa non zentrua (3, 0) den eta erradioa R=2 den.
Azken aldaketa: asteartea, 2013(e)ko ekainaren 25(e)an, 13:11(e)tan