STRING

DEFINIZIOA

STRING datu-motako aldagairi karaktere-katea esaten diogu, edo laburrako katea besterik gabe. String datu-motako aldagaiak, hitzak edo esaldiak gordetzeko balio du, string bat zenbait karakterez osaturiko katea izango da. Horregatik, String aldagaia definitzean memorian zenbat karaktere biltegitu nahi den zehaztu beharra dago.

String batek aurredefiniturik dauzka bere indizeak. Katearen lehen karaktereari 1 indizea dagokio, bigarrenari 2 eta horrela jarraituz hurren karaktereak ere atzeman daitezke. Helburu berezia betetzeko 0 posizio bat dauka kateak bere barnean integraturik.
ESKEMA
String bakoitzaren datuen arabera zero posizioak zer gordetzen du?
DATU-MOTA SORTZEN

TYPE
DM_KateLuze = String[100] ;
DM_KateMotz = String[10] ;
DM_Kate25 = String[25] ;
VAR
sHelbidea : DM_KateLuze ;
sIzena : DM_KateMotz ;
sHerria : DM_Kate25 ;
ERAGIKETAK: IDATZI-IRAKURRI, ESLEIPENA ETA KATEAKETA

Kate bat bere osotasunean irakur eta idatz daiteke, horregatik ondoko aginduak zuzenak dira:
WriteLn (sHelbidea) ;
ReadLn (sIzena) ;
Kate batean beste kate baten edukia jarri daiteke esleipenaren bitartez:
sHelbidea := sIzena ;
Kate batean beste kate batzuen edukia gorde daiteke + eragilea erabiliz:
sHelbidea := '-----' + sIzena + '-----' + sHerria ;
ERAGIKETAK: KONPARAKETAK

Kateen arteko alderaketak egiteko ez dira karaktereak banan-banan arakatu behar. Alderaketak honelaxe egin daitezke:
LAN EGITEKO BALIABIDEAK

Kateekin lan egiteko aurredefinituriko funtzio eta prozedurak erabili behar dira.

Hona hemen funtzioen zerrenda:
Zerrenda honetako azken funtzioaren ordez + eragilea erabil daiteke kateaketak burutzeko.

Hona hemen prozeduren zerrenda:
PARAMETRO IZATEAN JOKAMOLDEA

Kate bat ez dugu kontsideratuko datu-mota egituratua, datu-mota sinplea baizik. Horregatik, azpiprograma batean honela agertuko da jokamoldearen arabera:
  • Irteerakoa denean VAR marka izango du aurrean
  • Sarrerakoa denean ez du inolako markarik izango
ADIBIDEAK

Hona hemen kateen zenbait programa:
Azken aldaketa: asteartea, 2013(e)ko abuztuaren 6(e)an, 14:20(e)tan