Praktikak eta ariketak
Kazetaritza sozial eta partehartzailea ikastarorako praktikak eta ariketak
1.gaia: Hastapeneko ziberkazetaritzatik kazetaritza sozial eta partehartzaileraino.
1-Aztertu ziberkazeta baten baliabie ezberdinak hiru taldetan sailkatuz: a) Testuak b) Irudia eta Multimedia c) Zerbitzuak
2-Baloratu, argudioak emanez, ziberkazeta horrek zer puntutaraino elkar-eragilea da irakurlearentzat
2.gaia: CMS sistemak eta blogak, Internet informazioa argitaratzeko sistema
1-Sortu blog tematiko bat eta, gutxienez, mantendu bere edukiak hilabete batez.
2-Zalbaldu Twitter-en irakasgai honetako kontu propio bat eta astebetez mantendu eguneroko bat
3.gaia: Bloggen sorrera eta abantailak Aztertu Blogsferako bi blog hurrengo xehetasuneei erreparatuz:
a) Eguneratze maila b) Irakurleen partehartzea c) Edukiaren interesa d)Baliabide eta iturriak
4.gaia: Blog sistema tipologia eta sailkapena
Gai honetan eskaintzen den tipologia erabiliz, prestatu blogen sailkapen propio bat. Eduki eta egileen arabera dauden ezaugarriak aintzat hartuz, sortu, gutxienez, 4 blog talde eta bakoitzean sailkatu ezaguntzen dituzun 5 blog desberdin.
5.gaia: Informazioaren sindikazioa
RSS, Atom edo antzeko teknologiak erabiliz, prestatu interesatzen zaizkizun albisteak jasotzen hedabideen aukeraketa bat eta bidaliozu irakasleari.
6.gaia: Informazio arakatzaileak: Technorati eta Infante
Egin ezazu 3 blog desberdinen hautaketa Technorati eta Google erabiliz. Konparatu lanabes bakoitzaren abantailak eta desabantailak. Eta hirugarrenik, ikusi zenbateko aginte maila daukan blog bakoitzak Technorati-n edo Twittorati-n.
7.gaia: Kazetaritza sozialeko sistemak: Digg, Zabaldu, Aupatu, Meneame
Astebetez, bidali egunero, gutxienez, albiste bat aipatu diren kazetaritza sozialeko sistema batera eta begiratu zenbat ?aupada? edo ?meneo? lortzen duten eta zer arrakasta duten sistema hauen sailkapenean.