Irakaskuntz gida
DESKRIBAPENA
Oinarrizko kimikako eragiketak (erreakzio kimikoak, berotze- eta hozte-eragiketak, bereizte-eragiketak, ...) industria-mailan diseinatzeko eta eragiketa egiteko beharrezkoak diren tresnak azaltzen dira.
HELBURUAK
(A) Ingeniaritza Kimikoaren oinarriak ulertzea
(B) Prozesu kimikoetan masa- eta energia-balantzeak ebazteko oinarrizko
tresnak erabiltzen ikastea.
(C) Industria kimikoan burutzen diren oinarrizko eragiketak
ulertzea.
(D) Erreaktore kimikoen diseinuaren oinarriak ulertzea.
GAITASUNAK
(1) Oreka legeak, printzipio zinetikoak eta masa- eta
energia-balantzeak aplikatuz oinarrizko eragiketak eta erreaktore
kimikoak aztertzea.
(2) Prozesu kimikoen analisian, kontzeptu kimikoak ez diren elementuak
(propietate hedagarrien garraio fenomenoak) bereiztea eta
erabiltzea.
(3) Oinarrizko eragiketak oinarritzen diren oinarrizko printzipioak
aplikatzen jakitea, ekipo arrunten diseinua egiteko.
(4) Kimikaren dimentsio industrialaren perspektiba edukitzea, planta
kimikoan egiten diren eragiketen artean bereizten jakinez.
AURREBALDINTZAK (Irakasgaia ulertzeko gomendatzen diren aurrebaldintzak)
* Matematika maila ertaina, integral mugatuak eta deribatuak erabiltzen
baitira.
* Oinarrizko kimika, erreakzio kimikoak doitzen jakitea.
GOMENDATUTAKO KRONOGRAMA
Zeregina | 1 atala | 2 atala | 3 atala | 4 atala | 5 atala | 6 atala |
Teoria | 4 h | 5 h | 10 h | 2 h | 15 h | 9 h |
Ariketak | 3 h | 6 h | 13 h | 2 h | 11 h | 10 h |