Cambiar a contenido.

UPV/EHU

Secciones
Herramientas Personales

1. zeregina


Ongi etorria

 

 

Zertarako

Helburua da egiaztatzea ikaslea inguru birtualean sartzeko gai den. Gainera, jarduera hau lan taldea osatzeko lehen urratsa da.

 

Zer egin behar den
  1. Irakasleen ongi etorri mezua jasoko zenuen jada, ikastaroari hasiera emateko. EZ EZAZU MEZU HORI ERANTZUN. Sartu Moodle-n eta 1. zeregina jarduerari dagokion ikonoan sakatu
  2. Erantzun, jarduerak eskaintzen dizun on-line testua erabiliz (?Nire bidalketa editatzea? botoia) eta aurkezpen laburra egin (izena, unibertsitatea, ikasketak, etab.)
  3. Taldekideei zure burua aurkeztu iezaiezu (aurrena ikusi irakaskuntza gidako Lan taldeak atala) posta mezu batekin. Joan ?Partaideak? atalera (goian ezkerreko aldean), bilatu kide bat zerrendan eta beraren argazkiaren edo izenaren gainean sakatuz, fitxa bat agertuko da, eta, bertan beraren helbide elektronikoa aurkituko duzu. Urrats horiek errepikatu hartzaile zerrenda osatu arte, eta, gero, aurkezpen mezua bidali
  4. Profileko informazioa editatu eta argazki bat sartu (benetakoa, mesedez)

 

Zer eta nola entregatu behar da

Ebaluaziorako jarduera honi erantzun behar zaio, baina irakasleei mezu elektronikorik bidali gabe (ikusi Irakaskuntza gidako Ikasgela birtuala eta harremana irakasleekin atala). Gainera, Moodle barruko ikaslearen banakako fitxa editatu behar da.

 

[itzuli Praktikak eta ariketak orrira]