5.6 baliabidea
Videoblog
Videoblog
Wikipediatik, entziklopedia askea
"Videoblog edo vlog bat bideo klipez osatutako galeria bat da, kronologikoki ordenatuta dago eta egile batek edo gehiagok argitaratzen dute. Egileak beste erabiltzaile batzuk baimendu ditzake oharrak jar ditzaten edo beste bideo batzuk galeria beraren barruan.
Momentuz, bideoak baliabide asko eta banda zabalera handia behar du, zerbitzarietan nahiz erabiltzaileetan, eta, orokorrean, konprimituta daude soilik eta iraupen laburra dute.
Vlogak edo bideoblogak blogen eboluzio logikoa dira, eta, beraz, tradizioz banaketa sistema eta kanal berdinak erabili dituzte. Hasieran, tamaina txikiko bideoak kodetzen ziren (340 x 280 pixel) eta web orri batean jartzen dira; baina, banda zabalari eta kodek berriei (adib. H.264/MPEG-4_AVC) esker, egun bideoblogak ikusi daitezke HDn edo tamaina oso antzekoetan, egungo estandarra 640 x 480 da eta oso erabilia da iPod eta AppleTV-etarako, nahiz eta bideoblog askok orain 16:9 edo pantaila panoramikoa erabiltzen dute, telebista digitaletan oso ohikoak.
Web orrietako bideoak ikusteko, hainbat modu daude: erreproduzitzaileak eta Adobe-ren Flash lengoaiaren bideo kodekak erabiltzen dira batik bat web orritik zuzenean bideoa ikusteko, MP4 edo MOV formatuak erabili ohi dira zuzenean deskargatzeko edo RSS fitxategietako harpidetzak erabiliz.
Egun bideoblogek oso kalitate handia dute, batez ere beharrezko teknologia merkeagoa delako, hardwarea zein softwarea, eta edukiek kalitate handiagoa dutelako, teknikoki (edizioa) nahiz edukiaren aldetik."
Vlog batekin esperimentatu nahi baduzue, http://unvlog.com/ zerbitzuarekin probak
egin ditzakezue. Beste asko ere badaude eta guztiak antzekoak dira.
Unvlog, esaterako, erabiltzaile komunitatea ere sortzen du (ikus
iruzkina).
[itzuli 5. gai-ra]