Cambiar a contenido.

UPV/EHU

Secciones
Herramientas Personales

4.4 baliabidea

VidtoMP3 (http://www.vidtomp3.com/) web zerbitzu bat da, url batetik audioa erauzteko. Horretarako, zerbitzuak bideo gune ezagunenak prozesatu eta horiekin elkarreraginean aritzen da:  YouTube, Google Video, MegaVideo, Dailymotion, Metacafe, Veoh, Myspace, Break, iFilm, Google Video, Bolt, ClipJunkie, ClipShack, CollegeHumor, FunnyJunk, Glumbert, GoFish, Grouper, Hallpass, MilkandCookies, Putfile, SantaBanta, Sharkle, Shoutfile, Vimeo, vSocial, Yikers, ZippyVideos...

Ez da erregistratu behar, dohainekoa da eta erabiltzea oso erraza da: bideoaren url garbia sartu behar da (bideoaren atarian agertzen den esteka), batzuetan helbide-barrakoek parametroak dituzte, eta, ondorioz, ezin du erauzteko kokalekua prozesatu (egoera hori adibide honetan kontuan hartzen da).

Segundu batzuk itxaron behar dira (minutuak zerbitzaria oso beteta dagoenean), eta mp3-a prest dago entzuteko, deskargatzeko edo konpartitzeko.

URRATSAK

  1. Bideo bat bilatzea, Ken zazpi Google Video-n bilatuta esaterako (http://video.google.es/)
  2. Lehen erreferentziako helbidea http://video.google.es/videoplay?docid=-1568647380853179494 da, baina  kontuz kopiatzerakoan beste helbide hau agertzen delako: http://video.google.es/videoplay?docid=-1568647380853179494&q=ken+7+site%3Avideo.google.com&total=224&start=0&num=10&so=0&type=search&plindex=0
  3. Bigarren helbide hori identifikatzailera arte hartu behar dugu, hau da: http://video.google.es/videoplay?docid=-1568647380853179494
  4. Helbide hori http://www.vidtomp3.com/ zerbitzura eraman
  5. Prozesatu ostean, orri hau agertzen da:

 VidToMp3
Eta bertatik, hainbat produktu lortzen dira:

 

 

[itzuli 4. gai-ra]